castellano euskera batua euskera bizkaiera

DOMINGO BARBERI Dohatsua

Abuztuaren 26a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Domingo Barberi, erlijiosoen artean "Jainkoaren Amaren" izenpetua, Viterbo inguruan jaio zan 1792. urtean. 22 urteko zala, eta hainbeste barru-deialdien ondoren, Jainkoak apostolutzara deitzen ebala jabetu zan. Nekazaritza ogibidea alde batera itzita, Pasiotarren Kongregazinoan sartu zan, eta bertan buru-bihotzez ondo orniduta egoala agertu eban. Abadetza hartuta, arlo askotara jo eban hurrenez-hurren: irakaskintzara, hitzaren ministeritzara, arimen zuzendaritzara eta liburugintzara, askotariko arloak jorratuz: filosofia, teologia eta prediku gaiak. Kurutzeko Pauloren espirituz ondo jantzia egoanez, Ingalaterra Eleizearen batasunera bihurtzeaz, batez ere, arduratu zan. 1840. urtean Pasiotarren fundatzailea izan zan Belgikan, handik Ingalaterrara heldu zan 1842an. Han su ta gar jo eban Jainkoak aukeran emon eutson apostolutzara. Anglikar asko pozarren hartu ebazan Eleiza Katolikoan, euren artean nabarmenena, Joan Enrique Newman kardinala. Reading-en hil zan 1849. urteko abuztuaren 27an. Bere hilobia Sutton-en, Saint Helens-en beneratzen da, ingeles askoren erromes leku bihurtu zalarik.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jaungoiko Jauna,
Zuk aukeratu zenduan Jainkoaren Amaren Domingo dohatsua
zure maitagarrizko egintzaren zerbitzari
eta Kristorengan sinistedun guztien batasunaren apostolu;
egin gagizuz Espiritu Santuaren esanera otzanak
eta Eleiz batasunaren egile,
holan munduak Zuk bialdu zeunskun
zure Seme eta gure Jaun Kristorengan sinistu dagian,
Zugaz errege bizi da ta gizaldi eta gizaldietan. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Korintotarrei 1, 10-13. 17-18

"Bat egizue alkarregaz,
eretxi bereko eta gogo bereko izanaz"



Senideok: Jesukristo gure Jaunaren izenagaitik eskatzen deutsuet: izan zaiteze eretxi berekoak, eta ez ibili bananduta; bat egizue alkarregaz, eretxi bereko eta gogo bereko izanez.

Izan ere, ene senideok, Kloe-nekoak jakinazo deuste eztabaidak dagozala zuen artean: hor ei zabiltze bakotxa bere aldetik esaten: "Ni Paulorena naz, ni Apolorena, ni Pedrorena, ni Kristorena".

Zatituta ete dago Kristo? Paulo kurutzeratu ete eben, ba, zuokaitik? Edo-ta Pauloren izenean bateatuak izan ete zaree?

Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, Barri Ona zabaltzera baino; eta hori ere, ez jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeak indarrik galdu ez dagian.

Kurutzearen mezua, galtzen diranentzat, zorakeria da; salbetan diranentzat, ostera, hau da, guretzat, Jaungoikoaren indarra.



ERANTZUN-SALMOA: Jr 31, 10-12. 13b-14

E/. Banatuta ebilen herria batuko dau Jaunak.

Entzun Jaunaren hitza, atzerriak,
iragarri urrungo ugarteetan:
Israel banatu ebanak batuko dau,
artzainak artaldea bezala zainduko dau. E./

Jakob Jainkoak bir-erosi dau,
indartsuago baten eskutik atara dau.
Irrintzika etorriko dira Sion-mendira,
Jaunaren ondasunetara batuko dira. E./

Negarretik atarako ditut pozaldira,
eta, atsekabe ondoren, atseden eta alaitasunera.
Abadeen bihotza hordituko dot guritasunez,
eta nire herria aseko da nire ondasunez. E./



Aleluia

Guztiak bat izan daitezala,
Zu, Aita, Nigan zagozan eta Ni Zugan nagoan lez;
munduak sinistu dagian Zeuk bialdu nozula.



EBANJELIOA: Joan 17, 18-26

"Honeek ere gugan bat izan daitezala"

Aldi haretan, Jesusek begiak zerura jaso eta honan egin eban otoitz:
- "Aita guztiz Santua, zaindu egizuz Zeuk, Niri emon deustazuzan honeek, gu lez bat izan daitezan. Santu egizuz egian; zure berbea da egia. Zuk Ni mundura bialdu ninduzun lez, Neuk ere mundura bialtzen dodaz honeek. Eta eurokaitik santu egiten dot neure burua, eurok ere santu eginak izan daitezan egian.

Ez deutsut honeekaitik bakarrik eskatzen, baita honeen berbeari esker Nigan sinistuko dabenakaitik ere; guztiak bat izan daitezala, Zu, Aita, Nigan zagozan eta Ni Zugan nagoan lez; honeek ere gugan bat izan daitezala, munduak sinistu dagian Zeuk bialdu nozula.

Zuk emon deustazun aintza, Nik euroi emon deutset, bat izan daitezan, Gu bat garean lez: Ni eurokan, eta Zu Nigan, batasun osora heldu daitezan, eta holan munduak ezagutu dagian Zuk bialdu nozula, eta maite izan dozuzala, Ni maite izan nozun lez.

Aita, hauxe da nire nahia: Zuk emon deustazuzanak, Ni egon naiten tokian Neugaz egotea, nire aintza ikusi dagien, Zuk Niri emondako aintza, mundua izan baino lehenagotik maite izan nozulako.

Aita zuzen Hori, munduak ez zaitu ezagutu; baina Nik ezagutu zaitut, eta honeek ere ezagutu dabe Zeuk bialdu nozula. Agertu deutset Nik zure izena, baita agertuko ere, Zuk Niri deustazun maitasuna eurokan izan daiten, eta Ni ere eurokan egon naiten".

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok: otoi egin deiogun poz guztien emoile dan Jaungoiko Jaunari, Domingo Barberi dohatsua bitarteko dogula, eta Eleizearen zatiketakaitik sufritzen dagozan seme-alaben otoitzak entzun dagizala eskatu deiogun.

1.- Autorpen guztietako kristinauok Kristo gure Jaunagan batasun betea lortu dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Gizakia bere irudi eta antzeko sortu eban Jaungoikoak gizakiak, herriak eta errazak zatitzen eta banatzen dituen harresiak apurtu dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Gorputzez edo espirituz sufritzen dabenen oinaze-minak arindu dagizala Jaunak eta sendotu dagizala atsekabe-aldian hondatu ez daitezan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Pasiotar Familia osoa, Kurutzeko San Pauloren erakutsi eta bideak jarraituz, bere ekintza apostolikuen artean beti gogoan izan dagian ekumeniko lana. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Hemen gaur alkartu gareanon alde, Jaunaren Hitzari adi bizi gaitezala beti eta gero eta zintzoroago jarraitu deiogula. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Zabaldu, Jauna, zure esku indartsua zure fededunen gainera eta egizu, Domingo dohatsuaren erakutsiak jarraituz, Zugaz bihotzez bat egin dagigula, eta batasunaren ondasunak lortu dagiguzala, uste osoz eskatzen deutsugu. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Herri guztiak, Jauna, eskeini deizuela bake-sakrifizio hau
sinismenaren batasunean,
Jaungoikoaren Amaren Domingo dohatsua,
Zeuk batasunaren apostolu izateko aukeratu zenduana,
sutu eban maitasun gartsuak eraginda.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen,
nonahi eta beti eskerrak emotea,
Jauna, Aita Guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun Horri,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Gaur, Domingo Barberiren
jaieguna ospatzeko pozaldia emoten deuskuzulako,
bere bizitzaren jarraibidez
zure Eleizea sendotzen dozu,
bere hitzez irakasten deutsozu
eta bere laguntzaz zaintzen.

Horregaitik guk ere,
zeruko aingeruekin batera
gorespen goratzarrea abesten (esaten) deutsugu.

Santu, Santu, Santu...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Batasun eta bakearen mahaian janariturik, Jauna,
Jaungoikoaren Amaren Domingo dohatsuaren bitartez eskatzen deutsugu:
Okerrean dagozanak Eleizearen batasunera bihurtu daitezala,
eta, kristauen arteko zatiketak gainditurik,
artalde bat osotu daiten artzain baten inguruan.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
gaur Domingo Barberi dohatsuaren jaieguna ospatzeko batu gaituanak,
bedeinkatu, zaindu
eta bere bakean sendotu zagiezala. E./ Amen.

Jesus Jaunak,
Domingo Barberi dohatsuaren bizitzan
bere Pazku misterioaren indar bizi-barritzailea agertu dauanak
Ebanjelioaren testigu jator egin zagiezala. E./ Amen.

Espiritu Santuak,
Domingo Barberi dohatsuarengan
ebanjeliozko karitatearen eredua eskeini deuskunak,
emon deizuela Eleizako sinismen eta maitasunezko
batasunean heltzen joateko grazia. E./ Amen.

Bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak,

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue