castellano euskera batua euskera bizkaiera

Jesusen OTOITZALDIA BARATZEAN

(Hausterre egun aurreko martitzena)

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Getsemani baratzeko Jesusen Otoitzaldiaren liturgia 1775. urte inguruan moldatu zan, gure Kongregazinoan 1828an sartzen zalarik. Gomutapen honetan gure otoitzaren eredu eta iturri lez aurkezten da Jesus, deabruari aurre egiteko eta, batez ere, Aitaren nahia beteteko, nahiz eta honek heroismoa eskatu.

"Betiko salbamenaren sorburu" da (Heb 5, 9) Kristoren nekaldiaren misterioa, eta Jesusek bide bi eskeintzen deuskuz munduaren berrerospenean Beragaz alkartzeko: bitarteko lez Aitari egindutako eskeintza: "Deadar haundiz eta negar-malkoz egin euson otoitz eta erregu" (Heb 5, 7), eta bere biziaren sakrifizioa: "Izerdia tantaka erion lurrera, odola baizen lodi" (Lk 22, 44).

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Aita errukitsua,
larrialdi egunean
zure Semearen eskariak entzun zenduzan,
irakatsi eiguzu,
bizitzako proba eta tentaldien artean,
baratzean otoitzean
eta heriotzara arte eroankor Ha kontenplatzen,
mundu honetan zeure nahia geure eginik,
zure maitasunaren ekintza harrigarrien betetea
itxaron dagigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

1. IRAKURGAIA: Ebertarrei 5, 1-9

"Semea izan arren,
beren neke-artean ikasi eban esaneko izaten"



Senideok:
Abade nagusia, gizonen artetik hartua, gizonen alde jarria dago, Jaungoikoari dagokiozanetan, pekatuakaitik emoiak eta opariak eskeintzeko. Ezjakin eta okertuetaz errukitzeko gauza da, bera ere makaltasunez inguratuta dagoan ezkero. Horregaitik, herriaren alde lez, bere buruaren alde ere eskeini behar ditu opariak, pekatuen orde. Ez dau inok hartzen beretzat maila hori, Jaungoikoak deiturik baino, Aaronek lez.

Holan, Kristok ere ez deutso Berak emon bere buruari abade nagusi-mailea, berba honek esan eutsozanak baino: "Neure Seme zara Zu, Neuk sortu zaitut gaur"; edo beste baten Liburu Santuak dinoanez: "Abade zara Zu betiko, Melkisedeken sailean".

Kristok, haragizko bere bizitz-aldian, heriotzatik gorde eikeanari, deadar handiz eta negarrez, otoitzak eta eskariak egin eutsozan, eta bere begiruneagaitik entzun egin jakon. Eta Semea izan arren, bere neke artean ikasi eban esaneko izaten, eta bere betera heldurik, Bere esaneko diranentzat betiko salbamen-iturri egin zan.



ERANTZUN SALMOA: Sal 16, 1. 6-7. 8. 15

E./ Aita, ez bedi egin nire nahia, zeurea baino.


Entzun, Jauna, nire zuzenbidea,
aitu egizu nire deadarra;
hartu belarriz nire arrena,
guzur bako ezpanona. E./

Deika naukazu, Jainko, entzuten nozulako,
hurreratu egidazu belarri hori, nire hitza entzun egizu.
Agertu egizu zure erruki harrigarria;
arerioakandik salbatzen dituzu-ta
zure eskoipean babesten diranak. E./

Gorde nagizu begi-ninia bezala,
zure egoen kerizpeak ezkutatu nagiala.
Nik, barriz, zuzentasunean,
zure begitartea dot ikusiko,
esnatzean zure arpegiaz naz aseko. E./


Aleluia:

Zagoze erne eta egizue otoitz , tentaldian ez jausteko;
gogoz gartsu izan arren, gizakia makala da eta.



EBANJELIOA: Lukas 22, 39-46

"Egizue otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen"

Aldi haretan, urten eban Jesusek, eta ohi ebanez, Orio-mendira joan zan; ikasleak ere jarraitu eutsoen. Heldu ziranean, esan eutsen:
- "Egizue otoitz, tentaldian jausi ez zaitezen".

Berak, hareekandik aldendu, eta harrikada bat bide joanda, belauniko, honan egiten eban otoitz:
- "Aita, nahi badozu, kendu Nigandik kaliz hau, baina ez bedi nire borondatea egin, Zeurea baino".

Honetan, aingeru bat agertu jakon zerutik, indar-emoten. Larria sartu jakon Jesusi, eta gehiago otoitz, egiten eban. Odol-tanten antzeko izerdia erion lurreraino. Eta, otoitzetik jagirik, ikasleengana joan zan; nahigabearen nahigabez lokartuak aurkitu ebazan, eta esan eutsen:
- "Zelan zagoze lo? Jagi eta egin otoitz, tentaldian ez jauteko".

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok: eskatu deiogun Jesusi, gure fedeko Abade Nagusiari, Getsemaniko baratzean Aitari begiak malkoz beterik otoitzak eta eskariak aurkeztu eutsozanari, eta egin dagigun otoiz guk ere gizaki guztien alde:

1.- Bere artaldeagaitik heriotzara joan nahi izan eban munduko Berrerosleak, librau dagiala Eleizea gatx guztietatik. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Kurutzean deadarrez eta begiak malkotan otoitz egin eban munduko Berrerosleak, eskatu dagiala Aitaren aurrean gizaki guztion alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Kurutzean larrikara eta tristura bizi izan ebazan munduko Berreroslea, euren erruen zamapean jota bizi diranei laguntzera etorri dedila eta barkamenaren uste osoa emon deioela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Nekaldi eta kurutze bidea egin eban munduko Berrerosleak, emon deiola otoitzaren dohaia bere herriari, eta deabruaren aurka jokatzeko eta Aitaren nahia egiteko behar dauan indarra. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Munduko Berrerosleak, gu, bere kurutzea jaieraz gogoratzen dogunok, indarbarritu gaizala bere biztueraren indarraz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Heldu bedi zugana, Aita, deika dituzunon otoitza, eta egizu, zure Semearen nekaldian agertu deuskuzun maitasuna, sentidu dagigula orain gure eskariak entzunak izan dirala ikustean. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Emoiguzu, Jauna, opari honi esker,
zure jainkozko irakatsietan hezirik,
otoitz-giroan bizi gaitezala
eta beti erne eta bekatutik aske.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

"KRISTO GURE PEKATUEN BIKTIMA"


V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta beharrezko,
zuzen eta salbagarri,
zuri, Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betiereko horri,
eskerrak emotea nonahi eta beti.

Guganako errukiz beterik
zure Seme Jesu Kristo gure Jauna
gure Berrerosle lez bialtzeraino
maite izan dozuz-eta gizakiak.

Harek, bere burua opari errugabe lez eskeiniz,
gu pekatariokatik onartu ebazan nekaldia eta kurutzeko heriotza,
eta, zuzengabeko epaia jasanik,
gure pekatuei egokien zigorra ordaindu eban.
Bere heriotzaz gure erruak garbitu ebazan
eta bere biztueraz salbamena merezi euskun.

Hari abesten deutsoe zeru-lurrek,
aingeru eta goiaingeruek,
eten barik dinotela:

Santu, santu, santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Biziaren ogia harturik,
konfiantzaz eskatzen deutsugu, Aita errukitsua,
Kristo zure Semearen otoitzaren indarrari esker,
lortu dagigula apostolutzan gogotsu eta maitasunean gartsu irauteko
beharrezko kemena.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Bere Semearen nekaldiaz
gizadia berrerosi eban
Jainko errukitsuak
emon deizuela Kristo kurutziltzatuaren irakatsiak betez bizitea
eta oparo bedeinkatu zagiezala. E./ Amen.

Emon deizuela,
Kurutzeko san Pauloren gidaritzapean,
maitasunaren ekintza bikainena alkarturik hausnartzen irautea,
eta, gatx guztietatik aterata,
eroan zagiezala santutasunaren gailurrera. E./ Amen.

Jaunaren nekaldia bizi eta zabaltzeko eginkizuna zeuen egin dozuenok
bere salbamen misterioan partaide egin zagiezala
eta bere aintzaren oinordekide. E./ Amen.

Bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue