castellano euskera batua euskera bizkaiera

Daimieleko martiriak

Garagarilaren 24a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Jesus eta Mariaren Nizeforo dohatsuak eta 25 martiri lagunak haundikiro sinatu eben euren bizitza, gure Nekaldiko Kongregazinoan Jaunari eskeiniz. Damielgo komentutik indarrez jaurtiak izan ziran (Ciudad Real, Espainia), 1936. urteko uztailaren 21tik 22ko bitarteko gauean. Bost taldeetan hil ebezan, leku eta egun ezbardinetan. Euren baterako jaieguna ospatzeko uztailaren 24a aukeratu zan; izan ere, egun horretan martirizatuak izan ziran lehenengo 6 erlijiosoak, Jesus eta Mariaren Nizeforo (Diez Tejerina) buru zalarik, orduan Probintziako nagusia. Nekaldiko Kongregazinoan lehenengo dohatsu izendatuak izan diran martiriak dira. Joan Paulo II. Aita Santuak dohatsu izendatu ebazan 1989. urteko urriaren 1an.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko Jauna,
martirien sendotasuna eta koroia,
Zeuk bat egin zenduzan Jaunaren Nekaldian
Nizeforo eta lagun martiriak;
egizu, euren erakutsiak jarraituz,
sinismenean sendo iraun dagigula heriotzara arte.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Jeremias 20, 10-13

"Berak askatu dau, gaiztoen eskutik, behartsuaren bizia"


Jeremias Profetaren liburutik

Hauxe esan eban Jeremiasek:
"Marmarrok entzuten neutsozan jenteari:
"Bildurra edonon.
Salatu egizue; salatu daigun".
Nire adiskideak eurak ere begira daukadaz,
ni noiz jausiko:
"Ea liluratzen dogun, eta menperatu egingo dogu;
hartu ta bere ordaina emongo deutsagu".

Baina neugaz daukat Jauna, gudari indartsu;
jausi egingo dira nire arerioak,
eta ez jataz nausituko.
Euren asmoak bete ezin dabezalako,
sekula ahaztuko ez dan lotsa gorria izango dabe.
Diran guztien Jauna, zintzoa aztertu
eta bihotzaren barru-barruan ikusten dozuna:
ikusi dagidala nik hareen kontrako zure ordain-zigorra;
zure eskuetan itzi dot nik neure auzia.

Kanta Jaunari, goratu Jauna:
Berak askatu dau, gaiztoen eskutik,
behartsuaren bizia".



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 123, 2-3. 4-5. 7b-8

E/. Gure bizia hegaztia lez da ihesi,
ehiztarien saretik.


Jauna gure alde egon ez balitz
gizonak gure aurka erasotzean,
bizirik iruntsiko ginduezan orduan,
euren sumina gugana goritzean. E./

Ura erasoka izango genduan gainean,
errekea gure gainetik igongo zan;
ur bulartuak igaroko ziran
gure gainean. E./

Gure bizia hegaztia lez da ihesi,
ehiztarien saretik:
Sarea zeharo eten da,
eta gu onez atara gara.
Gure laguntza, Jaunaren izena,
zeru-lurrak egin dituanarena. E./



Aleluia

Zorionekoak, zuzenagaitik erasotuak;
eurona da-ta zeruetako erreinua.



EBANJELIOA: Joan 15, 18-21

"Niri eraso badeuste, zuoi ere erasoko deutsue"


Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- "Munduak gorrotoa badeutsue, jakizue zuoi baino lehenago gorrotoa izan eustala Niri. Zuek mundutarrak bazinee, maite izango leuke munduak berea; zuek ez zaree, ostera, mundutarrak, Neuk aukeratuak eta mundutik atareak baino, eta horregaitik gorrotoa deutsue munduak.

Euki gogoan Nik esan neutsuena: "Morroia ez da ugazaba baino gehiago. Niri eraso badeuste, zuoi ere erasoko deutsue; nire berbea hartu badabe, zuona ere hartuko dabe". Eta hori guztiori Neure izenagaitik egingo deutsue, ez dabelako ezagutzen Ni bialdu nauana".

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Nizeforo dohatsua eta bere lagunen bitartez, eskatu deiogun uste osoz Jaunari osotu dagiala gugan, Eleizearen alde, Kristoren Nekaldiari falta jakona.

1.- Gure anai martiriakan Kristo Kurutzeratuaren irudi bizia ezagutzen jakin dagigun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Euren laguntza bitarteko dogula, munduak lortu dagiala gehiago egitea gorrotoari, banaketeari eta herrien arteko bereizkuntza guztiei. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Eleizearen alde: bere apostolutzan benetan arduratu daitela gaurko munduko behartsuekaz: gosea, pobretasuna, kulturgabetasuna eta zuzengabekeriaren menpe bizi diranakaz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Kristau herriaren alde: dana jokatzeko prest egon gaitezala, gehiago ezinean maite izan gaituan Kristo irabaztearren. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Kristo gu guztiontzat presentzia bizia izan dedin: bideko lagun, bakardadeko argi, apostolutzan, sufrimentuan eta gure eguneroko bizitzan bizilagun. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Gure Jaun eta Jainko, gugaitik kurutzean hil dan Jesus Semeagan agertu deuskuzu maitasun egintzarik haundiena; egizu, geuk ere geure burua eskeini dagigula anai-arreben alde, hori da-eta gugandik itxaroten dozun eskerronik zintzoena. Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Nizeforo eta lagunen martiritza gogoratzean, Jauna,
emoiguzu behar dan moduan zure Semearen Heriotza iragartea;
ez ebazan berbaz bakarrik jokatzera berotu bere testiguak,
batez ere jarraibidea emonez baino.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta bidezko,
Zuri eskerrak emotea,
nonahi eta beti,
Jauna, Aita guztiz Santu,
Jaungoiko Ahalguztidun eta betiko Horri.

Nizeforo eta martiri lagun goralgarrien odolak,
Zure izena autortzeko
Kristoren antzera ixuriak,
zure ahalmenaren indarra adierazoten dau;
euren martiritzan, Jauna,
gure makaltasunetik sendotasuna ateraten dozu,
euren makaltasunean
zure ahalmenaren testigutzarik argiena emonaz,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Horregaitik,
aingeruak zeruan lez, guk hemen lurrean
goresten zaitugu etenbarik abestuz.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Zeruko ondasunak dastatu ondoren,
apalik eskatzen deutsugu, Jauna,
Nizeforo dohatsua eta bere martiri lagunak erakusle doguzala,
ezarri dagizuzala gure bihotzetan zure maitasunaren
eta zure Semearen Nekaldiko ezaugarriak;
eta egizu eten barik dastatu dagiguzala benetako bakearen frutuak.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Santuen aintza ta poza dan Jaungoikoak,
Nizeforo eta bere martiri lagunen jaieguna ospatzea emon deutsuenak,
emon deizuezala betiko bedeinkapenak. E./ Amen.

Santuak lagun doguzala,
gatx guztietatik askatu zagiezala Jaunak,
eta, euren bizitzako erakutsi ederrez bixkorturik,
Jaungoikoaren eta anai-arreben zerbitzuan
zintzo iraun dagizuen. E./ Amen.

Eta emon deizuela Jaunak santuekaz
Erreinuko zorionean alkartzea,
Eleizearen seme-alabok Jerusalen barrian
bizi barri betean izan gaitezan. E./ Amen.

Eta Jaungoiko Ahalguztidunaren
Aitaren, + eta Semearen eta Espiritu Santuaren
bedeinkapena jatsi dedila zuen gainera. E/ AMEN.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue