castellano euskera batua euskera bizkaiera

San INOCENCIO CANOURA

Urriaren 9a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Sortzez Garbiaren Inocencio (Manuel Canoura Arnau) 1887. urteko martxoaren 10an jaio zan Santa Cecilia del Valle de Ori, Mondoņedoko eleizbarrutian, Espainian. Pasiotar egin zan 1905. urteko uztailaren 27an, abade 1913. urteko irailaren 20an, eta misiolari ministeritzaren zerbitzua eskeini eban bere Probintziako hainbat alkarteetan (Odol Baliotsuarena). "1934ko Asturiasko iraultza" ezagunean, Turoneko Kristau Eskoletako Anaien ikastetxean Eukaristia ospatzen egoala, Salestar alkarteko 8 Anaiakaz batera atxilotua izan zan eta 1934. urteko urrilaren 9an guztiak izan ziran fusilatuak. 1990. urteko apirilaren 29an Joan Paulo IIak beatifikatu eban eta 1999. urteko azaroaren 21a kanonizatua.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko Jauna,
Zeuk emon zeuntson
Sortzez Garbiaren San Inocencio abadeari
karitatearen gorengo testigantza eskeintzea,
bere bizia opatuz;
egizu, bere bitartez,
eragozpen guztiak zure maitasunaren indarrez gaindituz,
Zugaz topo egitera pozez jo dagigula,
benetako bizia Zeu zara-ta.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Santiago 1, 2-4. 12

"Zorionekoa tentaldia ondo jasaten dauan gizakia"


Ene senideok: diranak dirala zuen tentaldiak, pozbidetzat hartu egizuez, jakinik tentaldiak iraupena dakartsola zuen sinismenari. Eta azkenera arte irauten badozue, on-onak eta beteak izango zaree erru barik.
Zorionekoa, tentaldiak ondo eroaten dituan gizona! Horretan zintzo agertzen danak bizitzaren koroia hartuko dau-ta, Jaungoikoak Bera maite dabenei agindu deutsen lez.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 125, 1-2ab. 2cd-3. 4-5. 6

E/. Malkoz erein baeben, pozez batuko dabe.

Jaunak Sion-go atxilotuak erakartean,
ba gengozan amets-antzean.
Orduan bete jakun ahoa barrez,
gure mihina goratzarrez. E./

Atzerrietan orduan esan eben:
ĢJauna haundikiro jokatua dabeģ.
Gugaz haundikiro jokatu da Jauna:
hau da poza daukaguna! E./

Bihurtu, Jauna, gure zoria,
Negeb-eko erreka-urak bezala.
Malkoz erein baeben,
pozez batuko dabe. E./

Haruntzakoan hor doaz negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira honuntzakoan,
gari-azauak eskutan. E./



Aleluia

Zorionekoa tentaldia ondo jasaten dauan gizakia,
aztertua izan ondoren,
bizitzako koroia jasoko dau ta.



EBANJELIOA: Mateo 10, 26-33

"Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei"


Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere apostoluei:
- "Ez izan gizonen bildurrik, ez dagolako ezer ezkuturik, agertuko ez danik; ez ezer gorderik, jakingo ez danik. Gaueko ilunpetan esaten deutsuedana, esaizue eguneko argitan; eta belarrira entzuten dozuena, iragarri etxe-gainetatik.
Ez izan bildurrik gorputza hilten dabenei, baina arimea hil ezin daikeenei; izan bildur, inori izatekotan, gorputz-arimak su-lezan galdu daikezanari. Ez ete dira txanpon baten saltzen txori bi? Eta eurotariko bat ere ez da lurrera jausten, zuen Aitaren baimen barik. Zuen buruko ule guztiak ere kontauta dagoz. Beraz, ez izan bildurrik; txori guztiak baino gehiago zaree zuek.
Gizonen aurrean nire alde urteten dauanak, bere alde izango nau Neu ere, zeruetan dagoan nire Aitaren aurrean. Gizonen aurrean Ni ukatzen nauana, ostera, ukatu egingo dot Neuk ere, zeruan dagoan nire Aitaren aurrean".

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Inocencio Canoura lagun dogula, otoi egin deiogun Jaunari, Kristok eskeintzen deuskun bizitzaren alde bakarrik jokatzeko egarri bizia emon deiskun.

1.- Ebanjelioagazko euren zintzotasunagaitik aurrean erabiliak edo gizartean baztartuak diranen alde: probalditik sendotuak urten dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- San Inocencioren antzera, apostolutzako eginbeharrak onartzeko beti prest egon gaitezala, eragozpenak eragozpen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Behartsuak, atsekabetuak, aurrean erabiliak, bakearen alde diharduenak: zeruetako Erreinua eurena danaren pozezko ziurtasuna izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Gerratearen eta edozelango gogorkeriaren biktima jausten diranen odola alperrikoa izan ez dedin. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Gutariko bakotxak doguzan dohai eta gaitasunak geure anai-arreben alde ipini daiguzan, San Inocencioren antzera, odola emoteraino ere bai, holan behar izan ezkero. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Egizu, Jauna, zure Semearen ahotsa entzun eta baldintza barik jarraitu dogunok lortu dagigula Berak agindutako zoriona, eguneroko bizitzako burrukan lagundu ondoren. Jesukristo gure Jaunaren biratez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Aita errukiorra,
isuri, arren, zure bedeinkapena
opari honeen gainera,
eta zaindu gagizuz zure martiri
Sortzez Garbiaren Inocenciok
odola isuriz autortu eban sinismenean.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta bidezko,
Zuri eskerrak emotea,
nonahi eta beti,
Jauna, Aita guztiz Santu,
Jaungoiko Ahalguztidun eta betiko Horri.

Sortzez Garbiaren san Inocencio martiriaren odolak,
zure izena autortzeko
Kristoren antzera isuriak,
zure ahalmenaren indarra adierazoten dau;
beren martiritzan, Jauna,
gure makaltasunetik sendotasuna ateraten dozu,
beren makaltasunean
zure ahalmenaren testigutzarik argiena emonaz,
Jesukristo gure Jaunaren bitartez.

Horregaitik,
aingeruak zeruan lez, guk hemen lurrean
goresten zaitugu etenbarik abestuz.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Sakramentu honeekaz indarbarriturik
eskatzen deutsugu, Jauna,
Sortzez Garbiaren san Inocencio
zure martiriaren iraupenari jarraituz,
Zuk eroapenari agindutako saria
zeure eskuetatik jaso dagigun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
gaur Inocencio Canoura santuaren
jaieguna ospatzeko batu gaituanak,
bedeinkatu, zaindu
eta bere bakean sendotu zagiezala. E./ Amen.

Jesus Jaunak,
Inocencio Canoura santuaren bizitzan
bere Pazku misterioaren indar bizi-barritzailea agertu dauanak,
Ebanjelioaren testigu jator egin zagiezala. E./ Amen.

Espiritu Santuak,
Inocencio Canoura santuarengan
ebanjeliozko karitatearen eredua eskeini deuskunak,
emon deizuela Eleizako sinismenean eta maitasunezko
batasunean heltzen joateko grazia. E./ Amen.

Eta bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue