castellano euskera batua euskera bizkaiera

PIO CAMPIDELLI dohatsua

Azaroaren 3a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Pio Campidelli (Pio de S. Luis) Italiako Trebbio herrian, Rimini eleizbarrutian jaio zan 1868. urteko apirilaren 29an, guraso nekazarien seme. 1882. maiatzaren 27an ezagutu ebazan Pasiotarrak, Misino Santu batzuetan; Nekaldi Kongregazinoko jantzia hartu eta erlijoso profesa egin eban 1884. urteko apirilaren 30an Casaleko Andra Mariaren nobiziaduan. Gogo beroz hasi eban pasiotar bizitza latza, Mariaganako eta Eukaristiaganako jaieraz nabarmendu zan, anaiarteko karidadez eta ikasketarako gogo biziz. San Luis Gonzaga eta Ama Nahigabetuaren San Gabirel hartu ebazan eredutzat; zazpi urte iraun eban erlijioso bizitzan, agindutako betebeharretan eta birtute guztien jarduera alaitsu eta jatorrenean guztientzat eredu zehatz betea izanik, bai alkarte barruan eta bai handik kanpo. Lau ordena txikiak hartu ondoren, subdiakuntzarako prestatzen egoala hil zan, gaixo gogor batek jota, ekstasi gozotan, 1889. urteko azaroaren 2an Casale bakartegian, bere bizitza gazte-loratan Jaunari eskeiniz Eleizearen, Aita Santuaren eta bere RomaƱa bihotzekoaren alde. Joan Paulo II Aita Santuak beatifikatu eban 1985. urteko azaroaren 17an.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko ona,
zeruetako Erreinuko misterioak ezagutuazoten deutsezuezan
txikien artetik aukeratu dozu Pio Campidelli zure zerbitzari apala;
egizu, haren bitartez, ibili gaitezala bihotz xalotasunez,
zure maitasun garrak berotu gaizala
eta lortu daigula gizaki guztiak maitasunez erantzun deizuela,
anaiarteko maitasunezko egintzen bidez.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: 1 Joan 2, 12. 14c-17

"Ez maitatu mundurik, ez munduko gauzarik ere"


Zuoi, ene semeoi, hauxe idazten deutsuet: parkatu jatzuezala zuen pekatuak Jesukristoren izenean.
Barriro esaten deutsuet, gazteok: indartsuak zaree, zuokan dago Jaungoikoaren Berbea, eta garaitu dozue gaiztoa. Ez maitatu mundurik, ez munduko gauzarik ere.
Norbaitek mundua maite badau, ez dago haregan Aitaren maitasunik. Izan ere, munduan dan guztia, -gizon lurkoiaren grinak, begien grinak, nahiz aberastasunaren harrokeria-, ez dator Aitagandik, mundutik baino. Eta mundua badoa, baita haren grinak ere; Jaungoikoaren gogoa egiten dauana, barriz, betiko dago.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 118, 9. 10. 11. 12. 13. 14

E/. Zure Berbea, Jauna, alaitasun-iturri da.

Zelan eroango bide garbia gazteak?
Zure hitzak beteaz.
Bihotz-bihotzez zaitut bilatzen,
ez itzi ni, Zuk aginduetatik baztertzen. E./

Zuk esana bihotzean dot gordeko,
zure aurka pekaturik ez egiteko.
Bedeinkatua Zu, Jauna,
erakutsi niri Zuk ezarriak. E./

Neure ezpanez nik zabalduko dodaz,
Zuk zeure ahoz erabagitako guztiak.
Poztuten naz zure agindu-bideetan,
ez hainbat ondasun guztietan. E./



Aleluia

Zorionekoak bihotz garbiz eta leialez
Jaungoikoaren Berbea gordeten
eta iraupenez frutu emoten dabenak.




EBANJELIOA: Joan 15, 12-17

"Hauxe eskatzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar"


Aldi haretan, Jesusek honan esan eutsen bere ikasleei:
- "Hauxe da nire agindua: maitatu dagizuela alkar, Neuk maite izan zaituedan lez. Ez dago maitasun handiagorik, norberaren bizia adiskideakaitik emotea baino.
Zuek nire adiskide zaree, Nik agindua beteten badozue. Orain ez deutsuet gehiago morroi esaten, morroiak ez dakialako ugazabak zer egiten dauan. Adiskide esaten deutsuet, Aitagandik ikasi dodan guztia adierazo deutsuedalako zuoi.
Ez nozue zuek aukeratu Ni, Neuk aukeratu zaituet zuek; eta ezarri zaituet, joan zaitezen eta frutua emon dagizuen, eta zuen frutuak iraun dagian; Aitari nire izenean eskatzen deutsazuen guztia emon deizuen.
Hauxe eskatzen deutsuet: maitatu dagizuela alkar".

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok: Jaungoiko Aita-Amaren errukia eskatu dagigun, Pio Campidelli lagun hartuta, Kristogazko batasuna bere bizitzaz agertu deusku eta.

1.- Eleizearen alde: beti Barri Ona iragarten iraun dagian, bere bizikeraz testigantza emonez. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Nazinoetako agintarien alde: euren ahalegin guztiak egin dagiezan bakearen eta gizakien ondoizatearen alde. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Familiaren alde: ezkontzako sakramentuz santututa dagoanez, ebanjelioko bizitzaren eskola izan dedin eta Jainko-Herriaren zerbitzurako bokazinoen iturri. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Bizitzaren arrazoibidea galdu daben gazteen alde: euren bizibidean zehar aurkitu dagiezan gazte eta heldu prestuak eta Jaungoiko Aita-Amaren maitasunaren testigu sinisgarriak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Prestakuntza-aldian dagozan pasiotar gazteen alde: euren bizitza Jesukristo Kurutzekoaren erara moldatu dagien eta frutu ugari emon Eleizearen onerako. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Pio Campidelli dohatsua bitarteko hartuta, eskatzen deutsugu, Aita, sentidu daigula gugan zure ontasunaren eragina. Jesukristo gure Jaunaren biratez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Ontasun hutsa zarean Jaungoikoa,
Pio Campidelligan gizaki zaharra desegin
eta zeure antzeko gizaki barria sortu gura izan dozu;
haren irabaziei esker, bizibarritu gagizuz, bera izan zan lez,
zeure gogoko oparia eskeini ahal dagitsugun.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen
Zu, Jauna, zeruko eta lurreko izakiak
beti gorestea,
eta zeruetako Erreinuagaitik
Kristori eskeiniak izan diran santuak gogoratuz,
zure asmo ederrak ospatzea.

Eurakan berreskuratzen dau gizakiak
Zugandik hartu eban hasierako santutasuna,
eta hemen lurrean gozaten ditualarik
gero zeruan betean izango dituanak.

Horregaitik,
aingeru eta santuekin batean
goresten zaitugu eten barik abesten dogula.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Sakramentu honegaz sendotuak izan garean
zure zerbitzariok eskatzen deutsugu, Jauna,
gauza guztien gainetik Zeu bilatzen ikasi daigula,
Pio Campidelli dohatsuaren antzera;
eta holan, munduan bizi garean artean,
gizaki barriaren antzeko izan gaitezan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Jaungoiko gure Aitak,
Pio Campidelli dohatsuaren jaia ospatzeko
hemen alkartu gaituanak
bedeinkatu, zaindu eta bere bakean sendotu zagiezala. E./ Amen.

Kristo Jaunak,
Pio Campidelli dohatsuagan
pazku misterioaren indar barritzailea agertu dauanak,
bere Ebanjelioaren testigu zintzoak egin zagiezala. E./ Amen.

Espiritu Santuak
Pio Campidelli dohatsuagan
Ebanjeliozko karidade eredua eskeini deuskunak,
emon deizuela Eleizan sinismen eta maitasunaren
benetako batasuna gehitzea. E./ Amen.

Eta bedeinkatu zagiezala
Jaungoikoa Ahalguztidunak,
Aitak, Semeak

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue