castellano euskera batua euskera bizkaiera

GURUTZE SANTUAREN GORALPENA

Irailak 14

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Beste garai batean tormenturik bildurgarrienaren ezaugarria zan gurutzea kristauarentzat biziaren zuhaitza da, ezkontza-ohea, tronua, itun barriko altarea. Kristo, Adan barriarengandik, gurutzean lo egoela jaio da Eleiza. Kristoren jauntasunaren ezaugarria da gurutzea bateoaren bidez heriotza eta aintzan harekin itxuratuak izan diranentzat. Gurasoen tradizinoan gurutzea azken egunetan agertuko dan gizonaren Semearen ezaugarria da.

Gurutze Santuaren Goralpenaren jaia, Ekialdean Pazkoaren pareko dana, Golgota eta Kristoren hilobi gainean eraiki ziran Konstantinoren basiliken Sagarapenarekin lotzen da. Sortzailearen azken urteetan, lehen mailako errituz ospatzen eban Kongregazinoak Gurutzearen jaia, Kongregazinoaren titularra lez. Gaur ere jaia da, eta gure espiritualtasunaren adierazpen esanguratsuenetarikoa izaten jarraitzen dau.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko gure Jauna,
zure Semearen gurutzeko heriotzaz
gizaki guztien salbamena burutu nahi izan dozuna:
emoiguzu, arren,
lurrean misterio hau ezagutu dogunoi
zeruan berrerospenaren sariak eskuratzea.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez... E./ AMEN

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Zenbakiak 21, 4b-9

"Sugeren batek inori haginka egiten eutsonean,
Tupikizko(brontzezko) sugeari begiratzen eutson
eta osatu egiten zan"




Egun hareetan, Hor menditik Itsaso Gorria aldera abiatu ziran hebertarrak, Edom-go lurraldea inguratuz. Bidez aspertuta, Jainkoaren eta Moisesen aurka marmarrean hasi ziran:
- "Zertarako atera gaituzu Egiptotik, basamortuan hiltzeko? Ez da, ez ogirik, ez urik; eta asperturik gagoz janari txar honekin".

Orduan Jaunak pozoi-miztodun sugeak bialdu eutsozan herriari; honeek haginka egiten eutsen, eta israeldar asko hil ziran. Herria Moisesengana joan zan, eta esan eutson:
- "Pekatu egin dogu, Jaunaren eta zure kontra marmar eginez. Eskatu egiozu Jaunari kendu dagizala sugeak gugandik".

Egin eban otoitz Moisesek herriaren alde, eta Jaunak esan eutson:
- "Egizu suge bat, eta ipini haga baten muturrean. Sugeak haginka egindako izan diran guztiak, hari begiratzen badeutse, osatuko dira".

Egin eban Moisesek brontzezko suge bat eta hagaren muturrean ipini eban. Sugeren batek inori haginka egiten eutsonean, brontzezko sugeari begiratzen eutson eta osatu egiten zan.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 77, 1-2. 34-35. 36-37. 38

R/. Ez ahaztu Jainkoak eginak.

Entzun irakaspen hau, ene herria,
nire ahoko hitzetara makurtu belarria.
Esaera zaharretan zabalduko dot ahoa,
aterako ditut antzinako ezkutuak. E./

Hilten zituanean hasten ziran haren bila,
barriro Jainkoaren bila.
Gogoan eben Jainkoa harkaitz ebela,
eta Jainko Goi-goikoa euren askatzailea. E./

Baina ahoz zuritzen eben,
eta mihinez guzurra esaten eutsoen.
Bihotzez ez ziran zuzen Harekin,
ez ziran leial Haren Itunarekin. E./

Harek, halan ere, errukituz, errua parkatzen eutsen,
eta ez zituen hondatzen;
hasarreari askotan eusten eutsan,
bere sumina ez eutsen isuri osoan. E./



II IRAKURGAIA: Filipoarrei 2, 6-11

"Apaldu egin eban bere burua,
horregaitik Jainkoak goratu egin eban"



Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera bereko izanarren, ez eutson gogor eutsi Jainkoarekin bardin izateari; bestela baino: bereaz hustu egin zan, morroi-izaera hartuz, eta beste edozein lez agertuz.

Eta gizon lez agerturik, apaldu egin eban bere burua, menpeko eginez heriotzaraino, gurutzeko heriotzaraino.

Horregatik Jainkoak goratu egin eban, eta izen guztien gaineko izena emon eutson, Jesusen izenera belaun guztiak makurtu daitezan, zeruan, lurrean eta lurpean, eta mihin guztiak autortu dagien: Jesukristo, Jauna da, Aita Jainkoaren aintzarako.



Aleluia

Gorespen Zuri, Kristo, bedeinkatua Zu,
zure gurutzeaz salbau dozu mundua.



EBANJELIOA: Joan 3, 13-17

"Jaso beharra da Gizonaren Semea"

Aldi haretan, Jesusek honela esan eutson Nikodemori: "Inor ez da zerura igon, zerutik jatsi zana besterik: Gizonaren Semea. Moisesek basamortuan sugea jaso eban lez, holantxe jaso beharra da Gizonaren Semea; sinisten deutson guztiak betiko bizia izan dagian".

Hain maite izan dau Jaungoikoak mundua, bere Seme bakarra eman deutso; Hari sinisten deutsonik inor galdu ez daiten, betiko bizia izan dagian baino . Jaungoikoak ez dau bere Semea, mundua galtzera bialdu, Haren bitartez mundua salbatu daiten baino?.

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok, otoitz egin deiogun uste osoz bere Gurutze santuaz mundua berrerosi dauan gure Berrerosleari.

1.- Bateoan kristau guztiei egin jaken Jesu Kristoren Gurutze aintzatsuaren seinalea euren bizitzan agertu daiten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Jesu Kristo gurutziltzatuaren odolak sorkari guztiak adiskidetu daizan eta zeru-lurretan dan guztia baketu. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Gaixoak, aurrean erabiliak eta euren sufrimentuetan Jesu Kristoren Gurutzean partaide diran guztiak, bere aintzan ere parte izan dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Injustiziak, munduko pekatuak, gogorkeriak, gerrak gaur gurutziltzatzen eta torturatzen dituen guztiak, Gurutzeko grazia salbagarriak indartu dagizan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Bere herria salbatzeko, basamortuan sugea lez Gurutzean jasoa izatea nahi izan eban Jesu Kristok, salbatu gaizan eta betiko pozetara eroan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Entzun, Jauna, zure herriaren eskariak eta emoiezu zure laguntza zure Semeak Gurutzeko zuhaitz santuan berrerosi dituenei. Errege bizi zara ta gizaldi eta gizaldietan. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Jauna, garbitu gaizala opari honek erru guztietatik,
hau dalako, gurutzeko habean eskainirik,
munduko pekatua kendu ebana.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez... E./ AMEN

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta beharrezko,
zuzen eta salbagarri
zuri, Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betiko horri,
eskerrak emotea nonahi eta beti.

Gizadiaren salbamena
Gurutzearen zugatzean ipini dozu,
heriotza sortu zan leku beretik
bizia sortu zedin,
eta zugatzean garaile izan zana
zugatzean garaitua izan zedin,
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Honen bitartez,
aingeruak, goiaingeruek eta zeruko talde guztiek alkarturik,
zure aintza ospatzen dabe pozez beterik.
Itzi eiguzu guri ere euren abotsekin bat egiten
eta zure gorespena apaltasunez abesten.

Santu, santu, santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Eukaristia honek indarturik,
eskatzen deutsugu, Jesu Kristo gure Jauna,
eroan dagizuzala biztueraren aintzara
gurutzearen habe salbagarrian berrerosi dituzunak.
Jainko eta errege bizi zara ta gizaldi eta gizaldietan. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

- Jainko errukitsuak,
bere Semearen nekaldiaren bidez
gizadia berrerosi ebanak,
eratu daizala zuen bizitzak
Kristo gurutziltzatuaren irakatsien arabera
eta isuri dagiala zuengan bere bedeinkapen ugaria. E./ Amen.

- Emon dagizuela, San Paulo Gurutzekoaren gidaritzapean,
maitasunaren ekintza haundiena hausnartuz,
alkarrekin baturik irautea,
eta eroan zagiezala, gatx guztietatik zaindurik,
santutasunaren gailurrera. E./ Amen.

- Emon dagizuela,
Jaunaren nekaldia bizi
eta zabaltzen ahalegintzen zareenoi,
Salbamenaren misterioan parte hartzea
eta bere aintzaren oinordekide izatea. E./ Amen.

- Bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue