castellano euskera batua euskera bizkaiera

PASIOTAR FAMILIAN HILDAKO LEKAIDE-LEKAIME GUZTIEN OROIPENA

Azaroaren 5

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Eleizeak, bere hasieratik, garatu dau hildakoen aldeko eraspena (LG 50). Gure Sortzaileak, ohitura honi jarraituz, beti agertu eban hildako erlijiosoen aldeko ardurea. Holan agindu eban Erregeletan, beste askoren artean: "Kongregazinoko anaiei biziro aginduten deutsegue, hildakoen lagungarritzat, maitakiro egin dagiezala ahal dabezan otoitz-laguntzak". Eta Konstituzinoak aginduten dabenez: "Eskerronez gogoratzen ditugu Aitagana joan diran senide hilak. Kongregazinoko nahiz Probintziako Agintariak agindutako otoitzak zintzo eta maitakiro eskeintzen ditugu euren alde" (Konst. 31).
Heriotzea eragingarri bizia da Pasiotar Familiarentzat, San Paulo apostoluak dinoana beteteko: "Kristo nahi dot ezagutu, neuregan Haren biztueraren indarra nahi dot sumatu eta Haren oinazeetan partaide izan, Haren heriotzea neuregan barrituz, holan nik ere hildakoen biztueran parte izango dodan itxaropenez" (Flp 3, 10-11).

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Aita errukitsua,
emoiezu pekatuen parkamena,
karisma bardinaren jarraipenean,
gugaz batera bizi izan ziran
anai-arreba hilei,
Kristo Kurutzeratuagaz bat eginda
biziten ahalegindu ziranak,
Beragaz zure aintzan alkarturik,
betiko bizitzan goraldu zagiezan.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Erromaterrei 14, 7-9. 10c-12

"Nahiz bizitzan, nahiz heriotzan, Jaunarenak gara"

Senideok:
Guretakorik inor ez da beretzat bizi; ezta inor beretzat hilten ere. Bizi bagara, Jaunarentzat bizi gara, eta hilten bagara, Jaunarentzat hilten gara. Beraz, nahiz bizitzan, nahiz heriotzan, Jaunarenak gara.
Honetarakoxe hil eta biztu zan Kristo: bizien eta hilen Jauna izateko. Danok Jainkoaren auzitegian agertu beharko dogu. Idatzita dago-ta:
?Halan Ni Jainkoa -dino Jaunak-,
belaun guztiak makurtuko jataz aurrean
eta mihin guztiak goratuko dabe Jainkoa?.
Beraz, gutako bakotxak bere buruaren kontua emongo deutso Jainkoari.



ERANTZUN-SALMOA: Sal 102, 8 y 10. 13-14. 15-16. 17-18

E./ Errukior da Jauna eta bihozpera.


Errukior da Jauna ta bihozpera,
hasarre-gatxa ta guztiz onbera.
Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,
ez deusku ordaintzen gure erruen harira. E./

Aita bere semeetaz erruki ohi dan bezala,
bildur deutsoenentzat errukidun da Jauna.
Berak ezagutzen dau gure buztin-orea,
gogoan dauka lur-hauts gareala. E./

Gizona! Bedarra lez haren egunak;
landako lorea lez loratzen da;
haizeak ikutu orduko galdua dalarik,
egoan tokiak ez dau gehiago haren barririk. E./

Jaunaren maitasuna, barriz, bildur deutsoenentzat,
betidanik betidaino,
Haren zuzentasuna hareen semeen semeakanaino.
Haren ituna gordeten dabenentzako,
bete-asmoz Haren aginduetaz gomutatzen diranentzako. E./


Aleluia:

Kristogaz hilten bagara, bizi ere, Beragaz biziko gara;
nekeetan irauten badogu, errege ere izango gara Beragaz.



EBANJELIOA: Joan 6, 37-40

"Semea ikusten dauanak, eta Haregan sinisten,
izan dagiala betiko bizia;
eta Neuk biztuko dot hori azken egunean"




Aldi haretan, Jesusek honan esan eutson jente-taldeari:
- "Aitak emoten deustan guztia Neugana etorriko da; eta Nigana datorrena ez dot kanpora botako; zerutik ez nazalako jatsi neure nahia egiteko, bialdu nauanaren nahia baino.
Eta hauxe da Ni bialdu nauanaren nahia: emon deustanetik ez dagidala ezer galdu, azken egunean biztu dagidala baino.
Hauxe da nire Aitaren nahia: Semea ikusten dauanak, eta Haregan sinisten, izan dagiala betiko bizia; eta Neuk biztuko dot hori azken egunean".

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok: otoi dagiogun gure Jaungoiko Aitari, Jesukristo hilen artetik biztu eta gure gorputz hilkorrak ere bizibarrituko dituanari.

1.- Gugaz karisma bardina alkarbanatu ebenak lortu dagiela euren bizitzan iragarri eben Jaungoikoaren Erreinua. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Beti izan daitezala Eleizan euren bizieraz eta testigantzaz Jesusen Nekaldia iragarriko daben andra-gizonak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Jaunak Pasiotar Familiari begi onez begiratu deiola, gure anaiarteko maitasuna sendotu dagiala eta lagundu deigula hartu dogun bokazinoa zintzoro biziten. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Aitak bere Semeari Getsemaniko saminaldian adore emoteko aingerua bialdu eutson lez, guri ere heriotz orduan lagun egin deigula, Beragaz aurkitzeko itxaropenez. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Gure senide eta ongile hildako guztien alde, gatx guztitik askaturik, bere aurrean onartu dagizala. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Entzun, Jauna, gure eskariak, zure Semearen biztueraz gure sinismena sendoturik, gure itxaropena betiko aintzazko bizi barriaren itxaropenez sendotu dedin. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Gure Aita Jaungoikoa,
gure alde bere bizia eskeini eutsun
zure Seme bakarraren maitasunarren,
onartu egizu Eleizeak zure zerbitzari hildakoen alde
eskeintzen deutsun oparia:
lurrean Jesus Kurutzeratuaren
jarraitzaile zintzoak izan ziranok,
ordain-opari honen bidez,
hilezkortasun-saria lortu dagiela.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

"Kristoren garaipenaren bidez gure biztuera"

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan dauzkagu.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen
Zuri eskerrak emotea
eta guk Zu gorestea,
Aita Santu.

Heriotzea gizakiagandik badator,
Kristorekin bizira deituak izatea
zure maitasun-egintza salbagarria da,
pekatuz hilda gengozanok,
zure Semearen garaipenez berrerosiak garalako.

Horregaitik,
zeruan abesten deutsuen aingeruakaz batera
guk ere lurrean goresten zaitugu,
eten barik esanez:

Santu, santu, santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Jauna, betiko bizitzako ogiz indarbarritu gaituzu,
zure Semearen Nekaldiaren oroipena
lurrean alkarbanatu eben
gure anai-arrebei emoiezu,
orain erru guztitik askatuta,
zure ondoan betiko aintza gozau dagiela.
Jesukristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

Poz guztien Jainkoak,
ezinesaneko maitasunez gizakia sortu ebanak
eta bere Semearen biztueran
fededunei biztuteko itxaropena emon deutsenak,
isuri dagiala zuen gainera bere bedeinkapena. E./ Amen.

Berak emon deiskula erru guztien parkamena
oraindik munduan bizi garanoi,
eta hildakoei lortu deitsela
argi eta bakearen lekua. E./ Amen.

Eta guztioi lortu deigula Kristogan betiko bizitza,
hilen artetik biztu zala autortzen dogu ta. E./ Amen.

Eta bedeinkatu zagiezala Jaungoiko Ahalguztidunak,
Aitak, Semeak eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue