castellano euskera batua euskera bizkaiera

KURUTZEKO SAN PAULO

Urriak 19

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Ovadan (Italia) jaio zan 1694ko urtarrilaren 3an. Gaztetan bere aitagaz merkataritzan jardun eban. Jaunaren deiari jarraituz, 1720ko azaroaren 22an, ermitauaren jantzi baltza emon eutsan gotzainak eta berrogei eguneko otoitzaldiari ekin eutsan jo ta ke.

Geroago, Erroman bere anaia Joan Bautistagaz gaixozain igaro eban denporaldian Benedikto XIII. aita santuak abade ordenatu eban. Jarraian, Argentario mendiko bakardadean batu zan. Han bizi zala, Jaungoikoak argituta eta Kristoren Nekaldiaren eta Heriotzaren oroipena egiteko eta zabaltzeko, Jesu Kristoren Pasioko Kongregazinoa sortu eban. Helburu berbera daukan Klausurako Lekaime Pasiotarren Kongregazinoa be berak sortua da.

Kurutzeko mezuaren predikari aspertuezina izan zan, nagusi leiala eta zintzoa, penitentzian eta otoitzean eredu bikaina, arimako zuzendari trebea, XVIII. mendeko mistikorik handienetakoa. Erroman hil zan 1775eko urriaren 18an.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jaungoiko gure Jauna,
kurutzeko Berbea iragarteko
sugarrez berotu zenduan
gure Aita san Paulo Kurutzekoa abadea:
emoiguzu, harek adoretuta eta lagunduta,
asmatu daigula guk be,
zure Seme Jesu Kristoren pasinoaren bidez
gure senideak zureganatzen,
horreekaz fruitua lortu daigun.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez... E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Isaias 61, 1-3

"Behartsuei barri ona emotera bialdu nau Jaunak"

Jaunaren Espiritua neugan dago,
Jaunak igurtzi naualako.
Behartsuei barri ona emotera bialdu nau,
bihotz urratuak osatzera;
katiguei parkamena iragartera
eta giltzapetuei askatasuna;
Jaunaren grazia urtea
eta gure Jaunaren mendeku eguna iragartera;
negarrez dagozanak poztu daitezan,
eta alaitu Siongo atsekabetuak.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 95, 1-2a. 2b-3. 7-8a. 10

E/. Nire anaiei Jaunaren berbea iragarriko deutsiet.

Kanta Jaunari kantu barri,
kanta, lur osoa, Jaunari.
Kanta Jaunari, bedeinkatu haren izena. E./

Iragarri egunerik egunera harengandiko salbamena.
Zabaldu haren ospea atzerrietan,
haren mirariak herri guztietan. E./

Herrietako sendiak, emon Jaunari,
emon Jaunari ospe eta goraldi.
Emon ospe Jaunari bere izenaren ederrez. E./

Esaizue atzerrietan: "Jauna errege da,
lurbira lokatu ez daiten sendo ezarri dau,
herriak zuzenbidez epaitzen ditu". E./



II IRAKURGAIA: 1 Korintoarrei 1, 17-25

"Jaungoikoak irakaspen zoroaren bidez
salbau gura izan zituan sinistedunak"



Senideok:
Kristok ez ninduan bateatzera bialdu, barri ona zabaltzera baino; eta hori be, ez jakituriazko berbaz, Kristoren kurutzeak indarrik galdu ez daian. Kurutzearen mezua, galtzen diranentzat, zorakeria da; salbetan diranentzat, ostera, hau da, guretzat, Jaunaren indarra.
Idatzita dago, egon be: ?Jakintsuen jakinduria hondatu egingo dot Nik, eta zentzudunen zentzuna, huts bihurtuko?.
Non dago jakintsua? Non ikasia? Non mundu honetako burutsua? Ez ete dau, ba, zoro bihurtu Jaunak mundu honetako jakinduria? Izan be, Jaungoikoak bere jakituria erakutsi ebanean, munduak ez eban ezagutu Jauna jakituriaren bidez, eta horregaitik Jaungoikoak irakaspen zoroaren bidez salbau gura izan zituan sinistedunak.
Judutarrak ezaugarri eske dabilz; greziarrak, jakituriaren bila; guk, barriz, Jesu Kristo kurutzean josia irakasten dogu, judutarrentzat jauspide dana eta greziarrentzat zorakeria; baina deituentzat -nahiz judutar izan, nahiz greziar- Jaunaren indarrra eta Jaunaren jakituria dan Kristo. Jaunaren zorakeria gizonak baino jakintsuagoa dalako; eta Jaunaren makaltasuna gizonak baino indartsuagoa.



Aleluia

Behartsuei barri ona emotera bialdu nau Jaunak,
eta giltzapetuei askatasuna.
(Lk 4, 18)



EBANJELIOA: Markos 6, 7-13

"Hamabiak bialtzen hasi zan"

Aldi haretan, Jesusek Hamabiei deitu eutsen. Binaka bialtzen hasi zan, espiritu lohien gainetik ahalmena emon eutsen. Eta biderako ezer ez hartzeko agindu eutsen, makila bat baino ez: ez ogirik, ez bide zorrorik, ez dirurik garrikoan; oinetakoak eroateko, baina soineko bi ez hartzeko. Eta esan eutsen: ?Sartzen zarien etxean egon zaiteze, leku haretatik urten arte. Eta herriren batek hartzen ez bazaitue, eta entzun ez badeutsue, astindu zuen oinetakoetako hautsak, handik alde egitean, hareen kontrako testigantza izan daiten?.
Joan ziran, eta bihotz barritu eitezela iragarten eben; deabru asko uxatzen ebezan, eta gaixo asko orioz igurtzi eta osatzen ebezan.

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok, jo daigun otoitzean Jaunarengana, eta eskatu deiogun entzun daizala gure eskariak eta lagundu deigula Kristo kurutzetua benetan maitatzen, san Paulo Kurutzekoak maite izan eban moduan.

1.- Jesusen Eleizea garan artzainok eta eleiztarrok sarri hausnartu daigula Jaunaren pasinoa, eta, holantxe, Jaunagaz bat egin. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- San Paulo Kurutzekoaren jokabideak espirituaren ondasunak bilatzera eroan daizala ardurabakokeriaren lozorroan bizi diranak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Gorputzez nahiz gogoz sufritzen dabenak kurutzearen eskola harrigarrian santuen benetako jakinduria ikasi daiela. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Jesu Kristo gure Jaunaren kurutzeak sustrai sakonak bota daizala Pasiotar Familiako kide guztien bihotzetan. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Guk guztiok, Jaunaren pasinoaren oroitzapena dan Eukaristiaren ospakizunean alkartuta, gelditu barik behar egin daigula Eleizearen zerbitzuan Kristo kurutzetuaren aintzarako. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Jaungoiko Jauna, Kurutzeko san Paulo Pasinoko Ebanjelioaren mezulari egin zenduan, entzun gure eskariak, eta egizu, zure neurri bako errukiari esker, eskuratu daigula uste osoz eskatzen deutsuguna. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Onartu, Jauna, Kurutzeko san Paulo gure Aitaren ospakizunean
aurkezten deutsuguzan opariak,
eta egin gaizuz gu geu be
eskeintza bizi, santu eta atsegin zuretzat.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki eta bidezko da, bai,
zuzen eta osasungarri,
guk zuri, Aita on
eta Jainko ahalguztidun eta betiko horri,
eskerrak emotea nonahi eta beti,
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez.

Zure herrian Kristoren Pasinoaren
oroitzapena egiteko,
harrigarri aukeratu zenduan
zure zerbitzari Kurutzeko san Paulo;
eta zure Semearen gizakienganako
maitasun neurribakoan suturik,
penitentziaren, pobretasunaren eta bakardadearen
maitale sutsu bihurtu zenduan.
Zuk egin zenduan arimen maisu
eta Ebanjelioaren mezulari,
berbaz eta bizitzaz
fruitu oparoak aldarrikatuz,
pekatari ugari zuganatu eizan,
eta kristau herriari lagundu
zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren
Nekaldia gelditu barik gogoratzen eta hausnartzen.

Horregaitik, Jauna, santu eta aingeruekin batera
pozez beterik kantatzen deutsugu.

Santu, santu, santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Jesus Jauna,
zure betiko maitasun neurri bakoaren oroipena dan
eukaristia mahaian esku hartzea emon deuskuzu:
emoiguzu gure Aita san Paulo Kurutzekoaren
otoitzei esker eta berari jarraituz,
gure bizitzan Pasinoaren misterioa
berbaz eta egitez adierazoteko laguntza.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

- Gure aita san Paulo Kurutzekoa Jesus kurutzetuaren maitale argitsua egin eban Jaungoikoak, berari zintzo jarraituz, Jesu Kristoren benetako ikasleak egin zaiezaa. E./ Amen.

- Eta gaur jai giro alaian ospatzen dozuen gure Aitaren bitartekotasunez, emon deiozuela zuen bizitzan eta apostolutzan Kristo kurutetuarenganako maitasunean irautea. E./ Amen.

- Eta bizitza honetako ezbeharren eta burruken ostean, heldu jatzuela gure Aitarenekin zeruan betiko aintza gozatzea. E./ Amen.

- Bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue