castellano euskera batua euskera bizkaiera

ODOL GUZTIZ BALIOTSUA

Garagarilaren 1a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Erospenaren Odola da Jainko maitasunaren ezaugarririk agirikoena: Jesukristo... "Auda gu maite gaituana eta gure pekatuetatik bere Odolaz askatu gaituana" (Apk 1,5). Gure Fundatzaileak, Kongregazinoa Kristoren Odolez asebeteta ikusten ebanez, esan ohi eban: "Hauxe da gogo biziz nahi neukena: Jesukristoren Odol Guztiz Santuaren jainkozko bainuan noizean behin murgildu zaitezala; egon ere, beti dago irakiten, bere neurribako maitasun garretan biztuta. Bainu horri esker, zure arimea gero eta garbiago egiten da eta guztitariko birtutez aberasten" (Lett. III, 64).Vaticano II. Kontziliora arte, Eleiza osoan ospatzen zan jai hau, gure egutegi propioko atal dogu 1773. urtetik, "Memoria Passionis" dalako misterioaren atal osagarri da eta.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko Jauna, zure Seme bakarraren Odol Guztiz Baliotsuaz
gizaki guztiak berrerosi dozuzan Horrek,
zaindu egizu gugan zure errukiaren egintza,
gure salbamenaren misterioa ospatuz,
bere betiko frutuak lortu ahal daiguzan.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./AMEN

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Ebertarrei 9, 11-15

"Kristo bere odolaz eta behin betirako sartu zan Santutegian"


Senideok: Kristo beti iraungo daben ondasunen abade nagusi lez etorri jaku; Haren txabolea handiagoa ta osoagoa da; ez giza-eskuz egina, hau da, sortutako mundu honetakoa; Kristo ez dalako Santutegian aker-odolez, ez zekor-odolez sartu, berberaren odolaz eta behin betiko baino, holan betiko askatasuna irabazirik.

Aker-odolak eta zezen-odolak, eta bigantxa errearen hauts txipriztinduak, kutsudunak garbitzeko indarra badauko, azaleko garbitasuna emonez, zenbat indartsuagoa ez da izango Kristoren odola, gure barrua egite usteletatik garbitzeko, guk Jaungoiko bizia gurtu dagigun, betiko Espirituaren indarrez bere burua Jaungoikoari opari garbi eskeini deutson ezkero!

Horregaitik, Kristo alkargo barri baten bitartekoa da, eta heriotza bat izan da, lehengo alkargoko pekatuak ordaintzeko; holan, «deituak» betiko oinordetasunaren agintzaria eurakanatu dagien.



ERANTZUN-SALMOA: Salmoa 102, 1-4. 8. 10. 17-18

E/. Zeure odolez berrerosi gaituzu, Jauna.

Ene arima, goratu egizu Jauna,
nire barru osoak Haren izen deuna.
Ene arima, goratu egizu Jauna,
eta ez ahaztu Harek zuri egina. E./

Berak parkatzen ditu zure hobenak,
osatzen zure gatxak danak;
askatzen dau heriotzatik bizia,
emoten deutsu koroetzat grazia ta errukia. E./

Errukior da Jauna ta bihozpera,
hasarre-gatxa ta guztiz onbera.
Ez dihardu gugaz gure hobenen neurrira,
ez deusku ordaintzen gure erruen harira. E./

Jaunaren maitasuna, barriz, bildur deutsoenentzat,
betidanik betidaino,
Haren zuzentasuna hareen semeen semeakanaino;
Haren ituna gordeten dabenentzako,
bete-asmoz Haren aginduetaz gomutatzen diranentzako. E./



Aleluia

(Apk 5, 9)

Bazara nor liburua hartu eta beronen zigiluak edegiteko;
hila izan zaralako, eta zeure heriotzeaz
Jaungoikoarentzat irabazi gaituzu.



EBANJELIOA: Markos 14, 12-16. 22-26

"Hau, Neure gorputza da. Hau, Neure odola da"

Ogi-hillen lehenengo egunean, Pazko-bildotsa opari eskeintzen zanekoan, ikasleak esan eutsoen Jesusi:
- «Gu nora joatea nahi dozu, Pazko-afaria egiteko gauzak prestetan?».

Jesusek bere ikasleetako bi bialdi zituan, esanez:
- «Zoaze urira; gizon batek urtengo deutsue bidera, ur-suila daroala; jarraitu egiozue; eta sartzen dan tokian, esaiozue etxeko jaunari: Hauxe dino Maisuak: “Non da nire afal-tokia, neure ikasleekin Pazkoa jan dagidan?”. Harek, etxe-goian, gela handi bat erakutsiko deutsue, jarlekuekin. Prestau egizue hantxe afaria». Joan ziran ikasleak; eta, urira heldu ziranean, Jesusek esan eutsenez aurkitu eben dana; eta Pazko-afaria prestau eben.

Jaten egozala, Jesusek ogia hartu, eta bedeinkapen-otoitza eginez, zatitu eban eta emon eutsen, esanez: «Hartu eizue: hau, Neure gorputza da». Gero, edan-ontzia hartu eta, esker otoitza eginez, emon eutsen, eta guztiak edan eben bertatik. Eta esan eutsen: «Hau, Neure odola da, Itunaren odola, guztientzat isurtzen dana. Benetan dinotsuet: Ez dot gehiago ardaorik edango, ardao barria Jainkoaren Erreinuan edango dodan egunera arte».

Abestu ebezan salmoak, eta Olio-mendira urten eben.

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Senideok: Eskatu deiogun Jaungoiko Aita guztiz errukitsuari, bere Semearen Odol baliotsuaren bidez, mundua berrerosi eta beragandu dauanari.

1.- Pekatuen parkamenerako isuria izan dan Odol Baliotsuaren bidez, sinistedunen pekatuak garbitu dagizala, euren desleialtasunez Eleizearen edertasuna zikindu dabe eta. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Abelen odolak baino hobeto berba egiten dauan Jesusen Odolak Jaungoikoagaz adiskidetu dagizala oraindik Beragandik urrun dagozanak. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Jetsemaniko baratzean odol tantak isurtzerainoko itolarria bizi izan eban Jaunak, lurjota bizi diranei lagundu deioela eta adorea eta bakea emon. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Gure Aita Jaungoikoak garbitu dagiala Eleizea Kristoren Odolez eta sinistedun guztiei emon deioela benetako bihotz-barritzeko grazia. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Gu guztion alde, Jesusen Odolez santuturik Jaungoikoagaz adiskidetu gaitezan eta abade herri bihurtu. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Jainko Ahalguztidun eta betikoa, entzun, arren, gure otoitzak, eta egizu, betiko bizitzaraino darion ur bizia dan Kristoren Odolaren egintza salbagarriaren bidez, Testamentu Barriko Bitarteko danarengana hurreratu gaitezala. Gizaldiz gizaldi Jaungoiko eta errege bizi da ta. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Gure eskeintza Zuri egitean, Jauna,
misterio honeik ospatzeak
Jesusengana hurreratu gaizala,
Bera dogu-ta Testamentu Barriko Bitartekoa,
holan bere Odolaren egintza salbagarria eskerronez ospatuz.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta zuzen,
beharrezko eta salbagarri
Zuri eskerrak emotea nonahi eta beti,
Jauna, Aita Santu, Jaungoiko Ahalguztidun Horri,
Jesukristo Gure Jaunaren bitartez.

Zuk bialdu zenduan mundura,
Berak bere burua opatuz,
gizateria ilunpetako katigutik askatzeko
eta guztiok pekatupetik aterateko,
Bere Odol ederrez garbituz.

Eta euren jantziak Bildotsaren Odolez
garbitu dabezanak jarraitu ahal deioen,
Bere hilezkorrezko aintzan partekide izanaz.

Horregaitik aingeru eta goi-aingeruekin
eta zeruko talde guztiekin
zure aintzari goratzarre hau
beti eta beti (esaten) abesten deutsagu.

Santu, santu, santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Sakramentu honeikaz indarbarriturik,
eskatzen deutsugu, Jauna,
Kristoren Odolez beti garbitu gaizuzala,
betiko bizitzaraino darion iturriko ur bizia Bera da eta.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

- Jainko errukitsuak,
bere Semearen nekaldiaren bidez
gizadia berrerosi ebanak,
eratu daizala zuen bizitzak
Kristo gurutziltzatuaren irakatsien arabera
eta isuri dagiala zuengan bere bedeinkapen ugaria. E./ Amen.

- Emon dagizuela, San Paulo Gurutzekoaren gidaritzapean,
maitasunaren ekintza haundiena hausnartuz,
alkarrekin baturik irautea,
eta eroan zagiezala, gatx guztietatik zaindurik,
santutasunaren gailurrera. E./ Amen.

- Emon dagizuela,
Jaunaren nekaldia bizi eta zabaltzen ahalegintzen zareenoi,
Salbamenaren misterioan parte hartzea
eta bere aintzaren oinordekide izatea. E./ Amen.

- Bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue