castellano euskera batua euskera bizkaiera

AMA BIRJINA NAHIGABETUAREN San GABRIEL

Otsailaren 27a

Iruzkinak >>  
#
# # #

Liturgia

##

# # #
#
# # #

Biografia Datuak / Espiritualitatea

Asisen (Umbria) jaio zan 1838an. Spoleton ikasle zalarik, ezagutu eban munduaren lilura. Halan eta guztiz ere, graziaren deiei erantzunez, dana itzita Jesukristoren Nekaldiaren Kongregazinoan sartzea erabagi eban.

Bere bizitza erlijiosoan munduarentzat gurutziltzatua bizitzea hartu eban jarraibide, Jainkoagaz batasun osoa lortu eta birtute guztiak landuteko, eta euren artean bereziki apaltasuna eta menpekotasuna. Ama Birjina Nahigabetuaganako jaieraz nabarmendu zan batik bat: hauxe da, izan ere, bere espiritualtasunaren bereizgarria.

Abruzzos mendietako Isola del Gran Sasso herrian hil zan 1862ko otsailaren 27an. Haren hilobi ondoan egundoko santutegia ikusi daiteke gaur, erromes talde ugarien jomuga eta erlijino bizitzaren gune distiratsua dana. 1926an Italiako Gaztedi Katolikoaren zaindari kide egina izan zan eta, 1959an, Abruzzoetako zaindari nagusi.

# # #
#
# # #

Mezako otoitza

Jainko gure Aita,
zure maitasun asmo harrigarriaz
Andra Maria Jesusen Amagaz bat eginda
gurutzearen misterioa bizitzera
deitu zenduan Ama Birjina Nahigabetuaren san Gabriel;
zuzendu gaizuz zure Seme gurutziltzatuagana,
honegaz nekaldi eta heriotzan bat eginik
biztueraren aintza lortu daigun
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. E./ AMEN.

# # #
#
# # #

Berbearen Liturgia

LEHENENGO IRAKURGAIA: Filiposkoai 3, 8 14

"Dana galeratzat daukat Kristoren aldean,
eta Beraren antzeko izan nahi dot heriotzean"



San Paulo Apostoluak Filiposkoai:

Senideok: Dana galeratzat daukat, neurribako ondasun honen aldean: Jesukristo neure Jaunaren ezaguera. Beronegaitik dana galdu neban, eta dana simaurtzat daukat, Kristo irabaztekotan eta Beragan bizi izatekotan; ez Legetik datorkidan neure zuzentasunez, Kristogan sinistetik datorkidanez baiño. Jaungoikoagandik dator zuzentasun hau, eta sinismena dau oinarri. Beraz, Kristo ezagutu nahi dot, eta Haren biztueraren indarra; Haren lagun izan nahi dot nekeetan, eta Beraren antzeko heriotzean, egun baten hilen artetik biztuko nazan itxaropenez.

Eta, Kristo Jesusek niretzat lortu daualako, saria eskuetan badaukat ere, ene senideok, oraindino saria lortu ez baneu lez hartzen dot nik neure burua. Gauza baten atzetik bakarrik nabil: atzean gelditu dana ahazturik, eta aurrean dagoana bilatuz, arineketan noa helburura, saria lortzeko; sari horretara deitzen dau-ta Jaungoikoak goitik, Kristo Jesusen bitartez.



ERANTZUN-SALMOA: Sal 118, 9-10. 11-12. 13-14

E/. Zure Berbea, Jauna, pozezko iturria da.

Zelan eroango bide garbia gazteak?
Zure hitzak beteaz.
Bihotz-bihotzez zaitut bilatzen,
ez itzi ni, Zuk aginduetatik baztertzen. E./

Zuk esana bihotzean dot gordeko,
zure aurka pekaturik ez egiteko.
Bedeinkatua Zu, Jauna,
erakutsi niri Zuk ezarriak. E./

Neure ezpanez nik zabalduko dodaz,
Zuk zeure ahoz erabagitako guztiak.
Poztuten naz zure agindu-bideetan,
ez hainbat ondasun guztietan. E./



Aleluia

Zorionekoak bihotz zintzo eta emonkorrez
Jainkoaren berbea gorde
eta eroapenez frutu emoten dabenak.



EBANJELIOA: Markos 10, 17-21

"Saldu daukazuzan guztiak, eta jarraitu Niri"

Aldi haretan, Jesusek bidera urtetean, norbaitek, arineketan etorri eta aurrean belaunikaturik, hauxe itandu eutson: «Maisu on, zer egin behar dot betiko bizitza lortzeko?».

Eta Jesusek berari: «Zergaitik esaten deustazu “on”? Ona ez da inor, Jaungoikoa baino. Badakizuz aginduak: Inor ez hil, ezkontza-nahasterik ez egin, ez ostu, ez egin guzurrezko testigutzarik, ez kendu azpikeriaz, aintzat euki aita eta ama». Arek erantzun eutson: «Maisu, horreek guztiok gaztetatik bete dodaz nik».

Orduan Jesusek, begira-begira jarririk, esan eutson maitasunez: «Gauza bat falta jatzu: zoaz, saldu daukazuzan guztiak, eta emon behartsuei; eta gordailu bat izango dozu zeruan. Eta gero erdu eta jarraitu Niri».

# # #
#
# # #

Jaungoiko herriaren otoitza

Kalbarioko misterioari sagaraturik bizitzeko eredu harrigarria dogun Ama Birjina Nahigabetuaren san Gabrielen jaia ospatzean, jaso daiguzan uste osoz gure eskariak Aita Jainkoagana.

1.- Salbamen sakramentua dan Eleizaren alde, Espiritu Santuak egunero santutasunean haziazo dagian , bateoa sagaratzea gogotsuago eta bihotz handiagoz biziazoz. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

2.- Gizaki guztien alde, ?Jainkoaren jakituria? dan Gurutzeko misterioak lurreko ondasunak ondo baloratu eta erabilten lagundu deigula, san Gabrielek baloratu eta erabili ebazan lez. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

3.- Gaurko gazteen alde, beren eginkizuna seriotasun eta erantzukizunez bete dezaten; beren fedea ahuldu ez dadin, eta beren bizitzan garbitasuna eta poza nabarmendu daitezen. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

4.- Hezkuntza aldian aurkitzen dirAn pasiotar gazteen alde, alkarrekin bizitzeak daukazan zailtasunen erdian, alkarte bizitzako eredu betea san Gabrielengan aurkitu dagien. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

5.- Eukaristia honetan esku hartzen gagozan guztion alde, eguneroko zereginak iraupenez beteteko eragingarri eta indar-emoile izan dagigun, san Gabrielentzat izan zan lez. ESKATU DEIOGUN JAUNARI.

OTOITZA: Entzun, Jauna, gure eskariak; eta Ama Birjina Nahigabetuaren san Gabrielengan zure maitasunaren egintza harrigarriak mirestea emoten deuskuzun lez, emoiguzu gogotsu haren antzeko izatea, harek lez guk ere, zure errukia eta maitasuna hartu daiguzan. Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Opagaien gaineko otoitza

Onartu, Jauna,
Ama Birjina Nahigabetuaren san Gabrielen jaian
aurkezten deutsuguzan opariak;
eraldatu egizuz eta egin gure salbameneko sakramentu
eta emoiguzuz zure Espiritu Santuaren dohaiak.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Eskerrak emotea - Prefazioa

V./ Jauna zuekin.
E./ Eta zure espirituarekin.

V./ Gora bihotzak.
E./ Jaunagan daukaguz.

V./ Eskerrak Jaungoiko gure Jaunari.
E./ Egoki da eta zuzen.

Egoki da, bai, eta beharrezko,
zuzen eta salbagarri
zuri, Jauna, Aita guztiz santu,
Jaungoiko ahalguztidun betiereko horri,
eskerrak emotea nunahi eta beti,
eta Ama Birjina Nahigabetuaren san Gabrielen jai honetan
zu gorespen kantu alaiz goratzea.

Gabriel gaztea, gurutzearen oinetan,
zure Semearen Amaren nahigabeekaz bat eginik,
seme maitasunez eskeini jatzun, Aita.

Zure Espirituaren egintza harrigarriari leial erantzunez,
Jesu Kristo gurutziltzatuagaz bat egin eban
eta Eleizarentzat santutasun eredua da.

Gabrielen bizitza santuak argiturik
eta bere zaindaritzapean indarturik,
haren antzera bizi gara, zeruetako erreinua lortu ahal izateko.

Zure ondonahiaren dohain honei esker
eta aingeru eta santuekin alkarturik,
zure aintzaren gorazarrea abesten dogu etenbarik.

Santu, Santu, Santua...

# # #
#
# # #

Jaunartzearen osteko otoitza

Biziaren iturri zaran Jauna,
hartu dogun sakramentuaren indarrez
handitut gugan zure egia eta maitasun espiritua,
eta egizu, Ama Birjina Nahigabetuaren san Gabrielen antzera jokatuz,
eskuhartu daigula haregaz betiko aintzaren otorduan.
Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez. AMEN.

# # #
#
# # #

Bedeinkapena

- Jainko gure Aitak,
(gure parroki, elizbarruti, nazino
alkartearen zaindaria dan)
san Gabrielen jaia ospatzeko
gaur batu gaituanak,
bedeinkatu zagiezala, zaindu
eta bakean sendotu. E./ Amen.

- Kristo Jaunak,
pazko misterioaren indar barritzailea
san Gabrielengan azaldu dauanak
egin zagiezala bere Ebanjelioaren egiazko testigu. E./ Amen.

- Espiritu Santuak,
san Gabrielengan
ebanjelio karitatearen eredua eskeini deuskunak,
Eleizan sinismen eta maitasunean egiaz bat izatea
indarbarritzeko grazia emon deigula. E./ Amen.

- Bedeinkatu zagiezala
Jaungoiko ahalguztidunak:
Aitak, eta Semeak, eta Espiritu Santuak. E./ Amen.

# # #

 

Iruzkinak >> 


 

Jatorria - Bidea

 
 
#
# # #
Un caminar
# # #
bidean@bidean.net
orue