Orue - Euba

Pasiotar familia ren presentziak, guretzat, “aurpegi” oso zehatza du, bidean elkarte bat aurkitu dugulako... edo pertsona bat edota presentzia hori ahalbidetu diguten ekintzak batzuek. Horregatik, ORUE-EUBA “txoko” hau da, Bizkaian, txoko adierazgarria eta liluragarria talde askorentzat eta motibo ugariri esker.

Webgune honen atalean ORUE tontorrera hurbilduko zara, ORUEn sartuko zara, esperientzia ahaztu ezinak izango dituzu. Bildu dugun material guztiarekin, gustura eta eroso senti zaitzatela espero dugu. Horrela bada, zenbait xehetasun aurkituko duzu.

1. AURKEZPENA: mapak, grafikoak, hausnarketak, dokumentuak… zure etxean aurkitzea bilatzen dute, inoiz izan baldin bazara,edota etorkizunean izango baldin bazara.

2. BEGIRADA bat BIDE LUZEARI : 50 urte bizi-biziak izan dira eta historia hori pertsona askok bizi eta elkar banatu izan dute. Dokumentuek eta irudiek bukatu ez den bidea ezagutzen lagunduko digute. Bide horrek, gainera, itxaropenez eta ilusioz beteriko etorkizuna du.

3. OROITZAPENerako TXOKOA : edozein motatako argazkiak aurkituko dituzu, arloen edo ekintzen arabera sailkaturik, une desberdinen arabera. Nahi izanez gero, txokoan parte hartzeko aukera ere izan dezakezu, galeria honetarako zure argazkiak eskainiz, jakin badakigulako interesgarriak izan daitezkeela.

Webgunearen atal honetan, lehena, oraina eta ETORKIZUNean dugun erronka aurki ditzakezu. Pixkanaka-pixkanaka, osatzen joango da, egiaz, toki honetako lagunen elkarkidetza kontuan izanda! Gozatu, esnatu bihotza eta, nahi baduzu, hartu parte gurekin...!


 

bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue