bidean-sarrera Nortzuk gara || Harremana ||
 

Sustraiak

 
   
 

Espiritualitatea -
Testiguak

 
 
 
 

Erronkak

 
 
  • Aurkezpena
  • Gizakien eskubideak
  • Bakea
  • Auzoetako pastoraltza
  • Orueko pastoraltza:
    adinekoak / egoitzetakoak
  • Kulturea
 

Orue - Euba

Pasiotar familia ren presentziak, guretzat, “aurpegi” oso zehatza dauka, bidean alkarte bat aurkitu dogulako... edo pertsona bat edota presentzia hori ahalbidetu deuskuen ekintzak batzuk. Horregaitik, ORUE-EUBA “txoko” hau da, Bizkaian, txoko adierazgarria eta liluragarria talde askorentzat eta motibo ugariri esker.

Webgune honen atalean ORUE tontorrera hurreratuko zara, ORUEn sartuko zara, esperientzia ahaztu ezinak izango dituzu. Batu dogun material guztiagaz, gustura eta eroso sentidu zaitezala itxaroten dogu. Holan bada, hainbat eta hainbat xehetasun aurkituko dozu.

1. AURKEZPENA: mapak, grafikoak, hausnarketak, dokumentuak… zure etxean aurkitzea bilatzen dabe, inoiz gugaz izan bazara,edota etorkizunean inoiz gugaz izango bazara.

2. BEGIRADA bat BIDE LUZEARI : 50 urte bizi-biziak izan dira eta historia hori pertsona askok bizi eta alkar banatu izan dabe. Dokumentuak eta irudiak amaitu ez dan bidea ezagutzen lagunduko deuskue. Bide horrek, gainera, itxaropenez eta ilusinoz betetako etorkizuna dauka.

3. OROITZAPENerako TXOKOA : edozein motatako argazkiak aurkituko dituzu, arloen edo ekintzen arabera sailkatuta, une desbardinen arabera. Nahi izan ezkero, txokoan parte hartzeko aukerea be izan daikezu, galeria honetarako zure argazkiak eskeiniz, jakin badakigulako interesgarriak izan daitekezala.

Webgunearen atal honetan, lehena, oraina eta ETORKIZUNean daukagun erronkea aurkitu daikezuz. Pixkanaka-pixkanaka, osotzen joango da, benetan, leku honetako lagunen alkarkidetza kontuan izanda! Gozatu, itzartu zure bihotza eta, gura badozu, hartu parte gugaz...!


bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue