castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

Mapa

Aurkezpen txiki hauen bukaerara iritsi gara (oraingoz): orokorretik puntu zehatzetara. Eta kokatzea dohaina eta oparia dira. Euskal Herria aurkitzen baduzu, bertan txoko bat aurkituko duzu, ZORNOTZA udalerrian, Bilbotik 30 km-ra, Donostiatik 80 km-ra eta Gasteiztik 60 km-ra, Bizkaian. Izena ORUE – EUBA da. Hurbildu poliki-poliki eta joan aurkitzen toki horretako xehetasun bakoitza. [ >>> ]

ORUE auzoko ikuspegi panoramikoa

Lehen ikuspegi honetan, ORUE auzo honetako “multzoa” antzemango duzu. Ikuspegi panoramiko honetan, laburbilduta, Euskal Herriko mendi artean dagoen auzo honen jarduera ugariak eta polifazetikoak ikusiko dituzu. Eta, gero, barrenean ageriko diren ataletan eta modu progresiboan, xehetasun osoz, jarduera horiek banan-banan aurkituko dituzu: elkartea eta bere presentzia; pastorala, parrokia eta inguruko nekazal eremuari eskainitako zerbitzua; pertsona nagusiei eskainitako pastorala eta arreta; Lauaxeta ikastolan sortutako kultura eta hezkuntza erronka, Ibaizabal argitaletxea, pertsona helduen prestakuntza... Sartu, hartu parte, gozatu eta… maitemindu! [ >>> ]

"Horrela hasi zen..."

“Parabola” baten antzekoa da, horrelaxe “ikusten” eta “irakurtzen” delako tontor honetako 50 urteko historia, pixkanaka aldatzen joan dena, kanpo aldetik ere, ORAINera iritsi arte. Ikuspegi historikoa, esker ona, begirunea eta harrera, etorkizuna… elkartzen dira IRAGAN horri omenaldia egiteko eta ETORKIZUNARI aurre egiteko. [ >>> ]

Fundazioaren baimena

Zerbait argi eta garbi dago: hasierak ez dira inoiz errazak izan. Bizitza nola dagoen ikusirik, ORUEko hasierak ere ez ziren errazak. Horrela diosku historiak. Baina txoko hau ez dugu trumoi hodeiz bete nahi, iraganak ORAINA ekarri baitu, argiz eta indarrez beterik. Hemen, gaur zure begi aurrean duzun errealitatearen dokumentu xumea duzu. [ >>> ]

"" "" ""

 

Orue - Euba

 
 
#
# # #
Orue - Euba aurkezpena
# # #
bidean@bidean.net
orue