castellano euskera batua euskera bizkaiera
"" "" ""

Aurkezpena

Mapea

Aurkezpen txiki honeen amaierara heldu gara (oraingoz): orokorretik puntu zehatzetara. Eta kokatzea dohaia eta oparia dira. Euskal Herria aurkitzen badozu, bertan txoko bat aurkituko dozu, ZORNOTZA udalerrian, Bilbotik 30 km-ra, Donostiatik 80 km-ra eta Gasteiztik 60 km-ra, Bizkaian. Izena ORUE – EUBA da. Hurreratu eta joan aurkitzen leku horretako xehetasun bakotxa. [ >>> ]

ORUE auzoko ikuspegi panoramikoa

Lehenengo ikuspegi honetan, ORUE auzo honetako “multzoa” antzemango dozu. Ikuspegi panoramiko honetan, laburbilduta, Euskal Herriko mendi artean dagoan auzo honen jarduera ugariak eta polifazetikoak ikusiko dozuz. Eta, gero, barruan agiriko diran ataletan eta modu progresiboan, xehetasun osoz, jarduera horreek banan-banan aurkituko dozuz: alkartea eta bere presentzia; pastorala, parrokia eta inguruko nekazal eremuari eskeinitako zerbitzua; pertsona nagusiei eskeinitako pastorala eta arretea; Lauaxeta ikastolan sortutako kultura eta hezkuntza erronkea, Ibaizabal argitaletxea, pertsona helduen prestakuntza... Sartu, hartu parte, gozatu eta… maitemindu! [ >>> ]

"Holantxe hasi zan..."

“Parabola” baten antzekoa da, holantxe “ikusten” eta “irakurten” dalako tontor honetako 50 urteko historia, apurka-apurka aldatzen joan dana, kanpo aldetik be, ORAINera heldu arte. Ikuspegi historikoa, esker ona, begirunea eta harrerea, etorkizuna… alkartzen dira IRAGAN horri omenaldia egiteko eta ETORKIZUNARI aurre egiteko. [ >>> ]

Fundazinoaren baimena

Zeozer argi eta garbi dago: hasierak ez dira inoiz errezak izan. Bizitza zelan dagoan ikusita, ORUEko hasierak be ez ziran izan errezak. Holantxe dinosku historiak. Baina txoko hau ez dogu trumoi hodeiz bete gura, iraganak ORAINA ekarri daualako, argiz eta indarrez beterik. Hemen, gaur zure begi aurrean dozun errealitatearen dokumentu xumea daukazu. [ >>> ]

"" "" ""



 

Orue - Euba

 
 
#
# # #
Orue - Euba aurkezpena
# # #
bidean@bidean.net
orue