Orue - Eubako Albisteak

50 urte Pasiotar Ahizpak Euskal Herrian

Data: 2009 / 06 / 26

Ekainaren 21 izan genuen 50. urteurreneko ospakizuna.

Ekainaren 21 izan genuen 50. urteurreneko ospakizuna. Gure etxean egondako 9 moja hurreratu ziran. Herriarekin ospatu genuen Eukaristia. Mojak sarrera eta eskaintza prestatu zuten. Sarreran euren historia labur bat eskaini ziguten; eskaintzan, pasiotarren eskudoa eta Oruen egon zireneko argazki batzuekin osotutako panela.

Meza ostean elkarrekin zerbait hartu genuen “Gure Txokoan”, eta moja eta fraile mahai inguruan elkartu ginen 2etan. Egun gogoangarria eta pozgarria guztiontzat.

Eskerrik asko guztioi.



San Paulo Gurutzekoaren Ahizpa Pasionistak, 1815 garrenean, Florencian (Italia) sortuak izan ginen; Mª Magdalena Frescobaldi izan zen sortzailea. San Paulo Gurutzekoaren Pasioko espiritualitatea elkar banatzen dugu; eta Pasioaren gogoeta horrek, pertsonaren heziketa osoa zaintzera bultzatzen gaitu, bere izatea eta duintasuna aurkituz eta bakoitzak bere indar eta aukeratan sinesten lagunduz. Horretarako, harrera etxeak dauzkagu, emakumearen garapenarekin arduratzen gara, auzo pobreetara hurreratzen gara, eta umetatik zahartzarora bitarteko heziketa orokorrarekin arduratzen gara. Gaur egun hirugarren eta laugarren munduan ere lanean gabiltza; baita ebanjelizatze berriaren pastoraltzan ere.

Orue-Eubako etxea laster hasi zen betetzen: Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako neska gazteak etortzen hasi ziran pasionista izateko gogoaz. Hilabete batzuk hemen egin ondoren, Italiara joaten ziran euren heziketa jarraitzera.

Italiar ahizpak lana gogotsu egiten zuten; handik bidali zituen beste erlijiosa batzuk eta 1962an beste elkarte bi sortu zituen: Harriaundi-Iurretan (Bizkaia) eta Irunen (Gipuzkoa). Hemendik Italiara joandakoak ere etortzen hasi ziran eta elkarte berriak sortu genituen Madrilen, Malagan, baita Kolonbian eta Portugalen ere.

Urte askotan egon ginen hemen Orue-Euban. Seminarioan, sukalde eta garbitasun lanetan; Parrokian, katekesian laguntzen; Gogarte etxean, etortzen ziran pertsonak zerbitzen; Ikastolan, erlijioko eskolak ematen... Hemendik pasatu ginenok gogoan ditugu hemengo egunak; onartuak eta maitatuak sentitzen ginen eta lana ere pozik egiten genuen. Beharrizan berriak agertu zirenean, penaz, baina hemendik irten beharra eduki genuen; gogoan ditugu hemengo etxea, ingurua eta batez ere pertsonak; zuetariko askoren ondoan ibili ginen.

Eskerrik asko guztioi zuen harrera eta hurbiltasunarengatik. Joan den 50 urtean hemen inguruan gabiltza aurrera egiteko gogoarekin, eta gu guztiokin arduratzen den Jainko Aita-Amari, gurekin batera eskerrak ematera gonbidatzen zaituztegu.

Bakoitzak geure bidean, Jaunaren laguntza eta argitasuna izan ditzagula”
.


Ospakizun honetako argazki batzuek ikusteko: argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue