Pasiotar Familiaren albisteak

38 Kapitulu Probintziala (1)

Data: 2009 / 07 / 02

Ekainaren 29 eta 30eko oharrak.

Ekainak 29.

Ekainaren 29an, arratsaldez, Angostora hurbildu gara Perutik, Karibetik, Galizia eta Euskaditik etorritako 45 praile pasiotar. Afal orduan mahai inguruan elkartu gara denok eta ondoren etxeko eliza nagusian bildu gera otoitzean.

Egunotan izango ditugun lau ezaugarri aurkeztu zaizkigu: eskudoa, sandaliak, konstituzioak eta argia. "Veni Creator" kantuarekin eta Espirituari dei eginez, Biltzar gelara arteko ibilaldia egin dugu eta Kapituloari hasiera eman. Nagusi Generala eta Nagusi Probintziala izan ditugu mahai buru.


Ekainak 30.

Euskadi-Galizia, Karibe eta Peruko arduradun-ordezkariak, bertako berri eman digute. Etxe, zeregin eta praileen egoera eta aurrera begira zer dagoen egiteko. “Egitekoa ugaria da baina langileak gutxi”.

Etxeetako eta lurraldeetako egoera ekonomikoaren informazioa ere eman zaigu eta alderdi horretatik nahiko ondo aurkitzen gara.

Topaketa honetako argazki batzuek ikusteko: argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue