Pasiotar Familiaren albisteak

38. Kapitulu Probintzialaren laburpena

Data: 2009 / 07 / 13

JESUSEN BIHOTZ SAKRATUAREN PASIONISTEN 38. KAPITULU PROBINTZIALA Angosto 2009, ekainaren 29tik uztailaren 4ra.

Ekainaren 29an lehenengo bilerarekin eman genion hasiera Kapitulu Probintzialari. Hurrengo egunean INFORME ezberdinak izan genituen: pertsonen egoera, konpromezuak eta lanak, eta elkarte eta probintziako alderdi ezberdinetako egoera ekonomikoa.

Egoera aztertu ondoren aurrera begira ipini ginen. Aurrean dauzkagun erronkei zelan erantzun, ze bide hartu... Guzti hau taldeetan aztertu genuen. Gure egoera orokorra ikusiaz, aurrean daukagun erronkarik nagusiena BERREGITURATZE plana da.

Laburpen lez hona hemen egunotan erabili ditugun gaiak:


PROBINTZIAKO EGITASMOA

HELBURU OROKORRA

Jesusen Bihotz Sakratuaren pasiotarrok, ondorengo konpromezuak hartzen ditugu:

  • Solidaritza garatuz, berregituratze plana bizkortu.

  • San Paulo gurutzekoaren karisma bizi.

  • Gure espiritualitatea eta misioa elkarbanatuz Pasiotar Familia bultzatu.

  • Itxaropen eta bizi sortzaile den Gurutzeko Hitza iragarri.


  • HELBURU BEREZIAK

    1. SOLIDARITZA garatuz, berregituratze plana bizkortu:

  • Solidaritza ekonomian

  • Solidaritza hezkuntzan

  • Solidaritza pertsonengan.


  • 2. Paulo Gurutzekoaren karisma bizi: Anaitasunean biziaz, pasiotar hezkuntza eta hezkuntza orokorra zainduz, eta besteen onerako prest egonez…

    3. Misioa besteekin banatu: Elkarte bakoitza bizi garan giza eta eliz giroan, Pasiotar Familia landuz; era ezberdinetako bileretan parte hartuz...

    4. Gurutzeko Hitza iragarri: Oinazearen munduarekiko hurreratze, entzute eta solidaritate bideak bilatuz: ADECO, JPIC eta Pasiotar Misioak bultzatuz...

    Helburu hauek bidea egiten joateko ikuspuntuak dira. Guzti honek egitasmo pertsonala, elkartekoa eta probintziakoa eskatzen du. Eta hori gauzatzen joateko, bizitzeko eta ekintzarako irizpide batzuk ere jarrita daude.


    HAUTESKUNDEAK

    Orain arte esandakoa gure elkarteetan eta Probintzia osoan aurrera eroateko, arduradun pertsonak behar dira.

    Hona hemen aukeratutako pertsonak:

  • JUAN MARIA SANTAMARÍA SÁEZ, Nagusi Probintziala

  • JESUS GOIKOETXEA ZUAZUA

  • TXEMA ARZALLUZ ZABALA

  • EDDY ALEJANDO VÁSQUEZ LÓPEZ

  • JON ABAROA TELLATXEA.


  • Uztailaren 4an, gure Kongregazioko Nagusi Jenerala den Ottaviano D´Egidio izan genuen Eukaristian mahai buru. Bere aholkuak entzunez eta Jainkoari eskerrak emanez, amaitutzat eman genuen gure Probintziako 38. Kapitulua.

    Para ver algunas fotos de este encuentro: galería

     

    Argibideak

     
     
    bidean@bidean.net
    castellano euskera batua euskera bizkaiera orue