Pasiotar Familiaren albisteak

Pasiotar Familiaren Elkarraldia: ANGOSTOn 2009 / 11 / 13-14-15

Data: 2009 / 11 / 26

Aurten ospatu berria dugu Angoston, azaroaren 13-14 eta 15an ikastaroa: “SAN PAULO GURUTZEKOA ETA LAIKOAK” gaitzat hartuta. Gai jartzailea Ahizpa Maria Alessandro, italiar Pasiotar erijiosa argitsua izan dugu.

Hainbat urte dira “PASIOTAR FAMILIA” (erlijioso, monja eta laiko) sortu eta hezurmamitzen hasi zela. Batean jai giroko ospakizunak, bestean pasiotar KARISMAZ jabetzen joateko ikastaroak eratuz, bide berriari ekin diogu.

Urtean zehar, Iberia penintsula mailako elkarraldiak antolatu ohi ditugu, udaberri aldian jai girokoa eta udazkenean ikastaro baten inguruan. Aurten ospatu berria dugu Angoston, azaroaren 13-14 eta 15an ikastaroa: “SAN PAULO GURUTZEKOA ETA LAIKOAK” gaitzat hartuta. Gai jartzailea Ahizpa Maria Alessandro, italiar Pasiotar erijiosa argitsua izan dugu. Interesgarri egin zaigu gaia, power point eta guzti osoan eskainia.

Pasiotarren Sortzaileak -Paulo Gurutzekoak- hurbiltasunez eta oparotasunez gidatu zituen hainbat laiko, beren laikotasunean santutasun bideak jorratzen lagunduz. XVIII. gizaldian, profeta zentzuz, aldez aurretik jarri zituen laikoak zor zaien mailan, bai kristautasunaren gorenean, bai elizgintzan ardurakizunez lanera bultzatuz.

Bera, Gurutzeko Paulo, laiko garbia eta hutsa zelarik, katekesia, hitzaldiak eta gogojardunak eskaini zizkion Jainko Herriari, bai herri xumeari eta bai erlijosei eta elizgizonei, gotzainen eskariz eta bedeinkapenez.

Harrigarria, orduko eliz eta kultur giroan laikotasuna bere betean erakustea! Paulo Gurutzekoak laiko taldeak sortu eta landu zituen Italiako herri askotan, beti ere Jesus Gurutzekoarekin harreman estu eta maitekorrean jarriz. Bere inguruan landutako laiko batzuk azpimarkatu dizkigu. Milaka eskutiz eskuartean ditugu, laikoei Jainko bideak erakusteko idatziak.

Alor ederra gelditu zaigu urtean zehar gaurkotasunez jantzitako gai aberats hau aztertzen eta gureganatzen joateko, lekuan lekuko Pasiotar Familia talde bakoitzean!

Topaketa honetako argazki batzuek ikusteko: argazkiak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue