Orue - Eubako Albisteak

AITA PATXI pasiotarraren jaiotzako mendeurrena

Data: 2011 / 02 / 04

Eguna: 2011ko otsailaren 12a.
Ordua: Arratsaldeko 5tetan.
Tokia: EUBA-ORUEko Pasiotarren elkartean.

Aita Patxi pasiotarra jaio zela 100 urte betetzen direla eta, mendeurrena ospatzen ari gera. Orueko pasiotarrok ere parte hartu nahi izan dugu. Hori dela eta, otsailaren 12an, larunbatean, bere OMENALDIA ospatuko dugu Orue-Euban.

Arratsaldeko 5etan hasiko da, Aita Patxiren GURUTZBIDEA deritzon pasealekuan, SEI GURUTZAK aurrean ditugula, otoitzalditxo bat egingo dugu; eta ondoren Aita Patxiren IRUDI berria bedeinkatu.

Hasieran Laka eskultore jaunak azalduko digu berak zer adierazi nahi izan duen Aita Patxiren irudia egitean. Bigarren zatirako, Auditoriumera aldatuko gera eta han Alberto Iglesias musikariak jardungo du, berak Aita Patxiren omenez sortu dituen hamar abestietatik lau abestuz. Eta amaitzeko, Gontzal Mendibil arratiar kantariak moldatu duen Aita Patxiren bizitzako DOMUMENTALA ikusiko dugu.

Aita Patxi beraren izenean, gonbite egiten dizuegu ospakizun pozgarri honetan parte hartzera.

AITA_PATXI-programa.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue