Orue - Eubako Albisteak

AITA PATXI-ren omenezko ospakizuna

Data: 2011 / 02 / 18

OSPAKIZUN BEREZIA antolatu zuten Orueko Pasiotarrak, Aita Patxi beneragarria jaio zeneko mendeurrenean.

2011ko otsailaren 12an OSPAKIZUN BEREZIA antolatu zuten Zornotzan Orueko Pasiotarrak, Aita Patxi beneragarria jaio zeneko mendeurrena dela-eta.

Aurretiaz ahaleginetan ibili dira ingurua txukuntzen: aparkalekuko “gurutzak” margotzen eta goiko gunean Aita Patxiren irudia metakrilatoz egina jartzen.

Astean zehar irratiz eta egunkariz zabaldu zuten horren berri zehatza. Bai jendeak erantzun ere! 200dik gora alkartu ziren arratsaldeko 5tan eliz inguruan. Orue XXI Egoitzako 20 gaixo beren gurditxoetan tartean genituela, “Aita Patxiren Gurutzbidean” otoitzaldia egin ondoren, bere irudia bedeinkatu zen.

Ondoren, auditoriumerako bidean Manu Etxebarriak azaldu zizkion jendeari Aita Patxiren hainbat pasadizo jakingarri, bere Zeberioko baserrian etxeko izan baitzuten.

Auditoriumean Alberto Iglesias musikari eta kantariak Aita Patxiren omenez sortutako 10 goratzarretatik 3 abestu zituen. Bukatzeko Gontzal Mendibilen “Aita Patxi” dokumentala ikusi ahal izan genuen.

Omenaldiko argazki batzuek ikusteko:
Aita Patxi: omenaldia

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue