Pasiotar Familiaren albisteak

Gabiriako Pasiotarren ikastetxearen Mendeurrena (1911 - 2011)

Data: 2011 / 10 / 10

Pasiotar erlijioso, ikasle Ohi eta adiskide askorentzat behintzat, berezi bezain maitagarri zaigun gertaera bat ospatzeko asmotan gabiltz: Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA.

Pasiotar erlijioso, ikasle Ohi eta adiskide askorentzat behintzat, berezi bezain maitagarri zaigun gertaera bat ospatzeko asmotan gabiltz: Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA da.

Izan ere, ASKO izan gara Gabiriako etxetzarrean gozatu eta beharbada sufritu ere egin dugunak. Txoko horrek “agirian jartzen ditu” erlijioso askok bertan egindako ahaleginak, Pasiotar izatekotan zebiltzan gaztetxoak hezten.

Baina “txoko” horrek hainbeste OROITZAPEN eskaintzen dizkigu ASKORI, hasi ere bertan hasi ginen bizitzako alor askotan “ibiltzen” ikasten, haurtzaroko bizikizun hartan, eta baita askorentzat ondorengo urteetan ere, bizitzara esnatzeko aldia.

Eta, ondorioz, Euskal Herriko hainbeste Erlijioso Pasiotar gure lurreko baztertxo hartan landuak izan gara eta, horrexegatik, halako zertxobait berezia sentitzen dugu txoko hortaz. Amerikarantz joan ziren misiolari askorentzat abiapuntua izan da; ondoren bertara itzulita, gu misiogintzarako gogoberotuz. Gazte taldeak bertatik abiatzen ziren Nobiziadura eta ondorengo aukeretara...

Hori dela-eta, arrazoirik nahiko da Mendeurren honetako ospakizunetara egiten zaigun GONBIDAPENA onartzeko. Gu behintzat asmo eta uste horrekin gabiltza eta berri pozgarri hau ahal denik eta gehienengana iristea nahi genuke.

Guk geure aldetik, www.bidean.net lagun dela, ekimen hau bultzatzen dugu eta baita gertaera honen inguruan sortu daitezkeenak ere, eta gogo beroz eskainiko dizkizuegu, nahi duzuen guztioi, gertaera horri buruz iristen zaizkigun albiste, ekimen, eta abar. Gaur, DEIALDI ESKUTITZA bidaltzen dizuegu hemen klikatuz, eta hor dituzue gure esku ditugun harremanean parte hartzeko aukerak.

MENDEURREN zoriontsua
eta ongietorriak gertaera honen inguruan iritsi daitezken ekimenak!

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue