Pasiotar Familiaren albisteak

Gabiriako Pasiotarren ikastetxearen Mendeurrena -2- (1911 - 2011)

Data: 2011 / 10 / 18

GABIRIAKO IKASLE OHIEI PRESAKO MEZUA

Gabiriako Adiskide guztientzat PRESAKO MEZU bat iritsi zaigu eta horra zure eskuetan. Horrela, gure ustez, ekimena eta bere ekintzak laguntzeko gure konpromisoa betetzen dugu.

Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA dela-eta, 2011ko urriaren 22an ospatzeko antolatu genuen topaketa, geroagoko egun batera atzeratu beharra izan dugu. Gaur gure proposamena abenduaren 17an ospatzea da, larunbatez.

Data aldaketaren zergatiak? Askotarikoak dira.

Lehenengoa eta nagusia, ez dela izan behar den beste denborarik, Gabiriako Ikastetxearen Mendeurrenaren berria bertako Ikasle-ohiei eta adiskideei jakinarazteko. Eta penagarri litzaiguke lagun guztiengana berri hau ez iristea; izan ere, aukera ederra izan litzateke anaiarteko TOPAKETA gozo bat ospatzeko.

Bigarren, ezin dugu aintzat hartu gabe utzi, gonbidatuak izan diren batzuek jarritako egunean Eubara hurbiltzeko eragozpenak dituztela jakitea, urriaren 22ak ondoren hainbat jaiegun dituelako. Data jartzerakoan, zehaztasun hau ez genuen gogoan izan eta, antza denez, honek hainbesterengan kontrako eragina izan du.

Azkenik, uste sendoa dugu abenduaren erdi aldera, elkarren berri askoz hobeki izanda eta Eguberri inguruan, egoera hobean izango garela GUZTIOK ahalegintxo bat egiteko, eta horrela Gabiriako Ikastetxearen MENDEURRENA adorez eta umorez ospatzeko.

Hauxe da gaurkoz jakinarazi nahi dizueguna, behar den guztioi. Guztiok ulertuko duzuela uste dugu, eta guztion onerako izan dadin nahi genuke.

Agur bero bat guztioi.

Batzordeak

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue