Pasiotar Familiaren albisteak

Gabiriako Mendeurrena antolatzen

Data: 2011 / 11 / 09

Jo ta ke ari gara Gabiriatik igarotako ikasle gehiengoak ALBISTEA jaso ahal dezan. Argazkiak, ikaslekideen eta erlijioso arduradunen zerrendak bildu eta eskuratzen ari gara; bide batez, gertaera esanguratsuenen barruko mamia txastatuz.

Pasiotar erlijiosoak, Ikasle-ohiak eta adiskideak hemen ari gara, bai gutako askori eta bai familia askori txit berezi eta maitagarri zaigun gertaera hau antolatzen: Gabiriako Pasiotarrren Ikastetxearen MENDEURRENA.

Esandako arrazoiengatik Mendeurrenaren hasiera eguna atzeratu ondoren, jo ta ke ari gara Gabiriatik igarotako ikasle gehiengoak ALBISTEA jaso ahal dezan. Horrela, argazkiak, ikaslekideak kurtsoka bilduta eskuratzen ari gara, baita Gabiriako HISTORIA korapilotsu horretan gurekin parte izan ziren erlijioso arduradunak ere; bide batez, gertaera esanguratsuenen barruko mamia txastatuz.

Hona hemen erabili dugun beste “bide” bat: “REDENCIÓN” eta “ANGOSTO” Aldizkariak, Gabiriako historian zehar partekide izan ziren guztiengana berriak zabalduz. Horrela ondorengo hiletan hainbat artikulu argitaratuko dira, IBILITAKO BIDE horretako alderdi ezberdinak nabarmenduz.

Hor duzu eskuetan lehenengoa. Ospakizunak eta gertaerak eta jarraituko dugun dinamika MARTXAN JARTZEA da. Baita eskura izan ditzakezuen “BITARTEKO” batzuk eskaini ere, nahi duzuenok Mendeurreneko zenbat unetan parte hartu ahal diezazuen.

Ondorengo hiletako lanetan eta geroago sortu daitezken ekintzetan LANKIDETZA eskatzen dizuegu. Guztiok gaude gonbidatuta PARTEKIDE ekintzaile izatera. Izan bihotz!

Gehiago sakontzeko, (gaztelaniaz), sakatu >> hemen <<
Euskara batuan dauden bertsoak ezagutu nahi izanez gero, sakatu >> hemen <<

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue