Pasiotar Familiaren albisteak

GABIRIAKO MENDEURRENAREN SARRERA

Data: 2011 / 12 / 17

Mendeurrena ospatzeko Egitasmoari erantzunez, abenduaren 17an eman diogu hasiera, Orue-Euban.

Guretzat garrantzi handikoa den Mendeurrena ospatzeko Egitasmoari erantzunez, halako baten eman diogu hasiera, abenduaren 17an, larunbatean, Orue-Euban, 55 Ikasle Ohiak eta erlijiosoak partaide zirela. Guztiok gogoan ongi gordeta ditugu Gabiriako etxetzar hartan izandako bizikizunak eta ikasketako ahaleginak; horregatik ez da harritzekoa hainbesteko erantzuna jasotzea. Ospakizun eguna uste genuen bezain gustukoa eta poz zirraraz betetakoa izan zen, hainbesteko denboragarrenean berriro adiskideak elkar ikustearen eraginez.

Abenduaren 17ko ospakizunaren atalik nagusienak hauek izan ziren, dagoeneko gehienok jakitun gaudenez: otoitz giroko saio labur bat; partaideen Ikastetxeko garaiko hainbat bizikizun eta historio jakingarrien kontaketa; garai hartako argazki eta gogoangarrien aurkezpena, eta, azkenik, anaiarteko bazkaria Laiene jatetxean.

Jakina denez, aurretiaz era askotako argitalpen eta albistarien bidez Ikasle Ohien buruak eta gogoak argitzen eta berotzen joan dira, Gipuzkoa eta Bizkaiko hainbat egunkari eta irratien bidez, Ikasle Ohiak beraiek prestatutako lanez, horretan adituak baitira. Bestalde, Redención eta Angosto” aldizkaritxoen harpidedun direnak jakitun dira, azarotik hasita, hilero argitaratzen joan direla guk guztiok Gabirian izandako gorabehera jakingarri asko; horrela, gure mezu eta joan-etorri guztien jakitun dira, urrunekoenak badira ere. Eta berdintsu jarraituko dute Mendeurrena Gabirian burutu arte, 2012. urteko maiatzaren 12an.

Ikasle Ohien Batzordea, pasiotar erlijiosoz eta laikoz osatua, ahaleginak eta bi egiten ari da, galdutzat geneuzkan Ikasle Ohien norabideak aurkitu eta ahal diren gehienak Gabiriara begira jartzeko. Eta zorionez... ahaleginak ez dira alperrekoak izan.

Gehiago sakontzeko gai honetan, ikusi >> Joxemari Iriondoren artikulua <<.

Euskaraz abestutako bertsoak ezagutu nahi badituzu, sakatu >> hemen <<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue