Pasiotar Familiaren albisteak

Pasiotarren 46. KAPITULU NAGUSIA

Data: 2012 / 09 / 15

Irailaren 9an hasita urriaren 7ra arte, saiatuko dira “biltzen” Familia osoak bizi dituen gorabeherak eta Elkarteetara heltzen zaizkien ERRONKAK.

KAPITULU NAGUSI batek garrantzi berezia du edozein Erlijioso Familiarentzat. Horrelakoetan saiatzen dira “biltzen” Familia osoak bizi dituen gorabehera guztiak eta ingurutik eta Elkarteetatik sortzen zaizkien ERRONKA guztietaz jabetuz.

Hauxe da PASIOTAR Kongregazioak bere gain daukan arazoa. Erromako Etxe nagusian elkartuta eta lau asteko jardunaldian, bizi duten errealitatearen kontzientzia hartzen dute, etorkizunera BIDEAK jorratuz, horrela Elizan eta munduan aurrera jarraitzeko helburuari zintzoki erantzuteko.

Irailaren 9an hasita urriaren 7ra arte, hauxe izango da burutu nahi duten egitekoa. Horrez gainera, Kongregazioko Jeneral Orokor berria ere aukeratuko dute, bere Kontseilu eta guzti, eta horrek indarrean jarriko du hartutako bide berria, ALDI BERRIETAN Kongregazio osoa berregituratzeko ahaleginetan, bere Karisma berezia GAUR eta HEMEN hezurmamitzeko asmoz.

Seguruenez, zuetariko askok jakin nahiko dituzue Kapitulu horretako zehaztasun gehiago. Hemen eskaintzen dizuegu Internet honen zuzenbidea; hor aurkituko duzue jakingarririk asko gertaera honi buruz, eta bertatik sortuko diren urrats berrien gorabeherak.

Ea bada elkar berotzen dugun Familia honekin bizitzazko eta fedezko BATASUNEAN jokatuz.

Informazio gehiago capitulum.passiochristi.org webgunean (gazteleraz).

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue