Pasiotar Familiaren albisteak

Pasiotar Ahizpak sortu zirenetik 200 urte

Data: 2013 / 03 / 08

“Jaun Gurutzeratuaren eta Piztuarenganako maitasunez sutan dago gure bihotza. Kongregazioaren irudia komunioan, solidaritzan eta misioan birdiseinatzen dugu”

2013ko martxoaren 17an, San Paulo Gurutzekoaren Pasiotar Ahizpak, Kongregazioa sortu zeneko Bigarren Mendeurreneko ospakizunak antolatzen hasiko dira (1815-2015).

Maria Magdalena Frescobaldi izan zen bere sortzailea, emakume krismatikoa eta barru-bizitza aberatsekoa, gaztetatik sufrimendura egina: hiru alaba gaztetxotan galdu zituen, Napoleonen erasoaldian Vienara erbesteratua izan zen... Florenciara itzulitakoan, Magdalenak bere herria suntsituta aurkitzen du: gerra ondorengo hondamendia, inolako baliabidegabeko gaixoak, emagalduak eta noraezean zebiltzan milaka haurrak kalez-kale galduak. Egoera honen aurrean sentiberatasunak eraginda, laguntzarik gabe zeudenei laguntzera jo zuen.

Pasiotar karisma: “gugatik Gurutzeratua izan den Jaungoikoaren maitasuna bizi eta iragartzeak”, Maria Magdalenari bihotz erdian ukitu zion. Horrek eraginda, emakume zapuztuak eta erabiliak burujabe egiteko eginkizuna bere gain hartu zuen, baita bere herrian eta inguruan bertan behera utzitako haurrak zaintzea ere.

Kongregazioa Florencian sortu zen 1815an eta gaur egun bere misioa bost kontinenteetara zabaldua dago.

Kapitulu Nagusia (2012ko apirilean) eta sortu zeneko Bigarren Mendeurrena ospatzeak biziberritzera eragin dio, Kongregazio osoa bere misioan aurrera bultzatuz. Bere goiburua: “Jaun Gurutzeratuaren eta Piztuarenganako maitasunez sutan dago gure bihotza. Kongregazioaren irudia komunioan, solidaritzan eta misioan birdiseinatzen dugu”. Maria Magdalenak bezala, gaurko Elizek eta munduak dituzten erronkei erantzun nahi diete.

Kongregazioaren ospakizun berezi honek elkarte guztietan izango ditu askotako ekintzak: hitzaldiak, agerpenak, mahai-inguruak...

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue