Pasiotar Familiaren albisteak

Pasiotar Ahizpak - Urrezko Ezteiak 2013

Data: 2013 / 11 / 21

Ahizpa hauen erlijiosa bizitzako 50 urteak: Lauretana Goitia, Esperanza Telleria, Pia Mercedes Mendiguren eta Maria Jose Murua.

2013ko azaroaren 10an ospatu genituen ahizpa hauen erlijiosa bizitzako 50 urteak: Lauretana Goitia, Esperanza Telleria, Pia Mercedes Mendiguren eta Maria Jose Murua. Eskerronezko Eukaristia Irungo San Gabriel eta Santa Gemaren elizan ospatu genuen.

Marcela Madariaga, Probintzialak, Eukaristiari hasiera eman zion, gogoratuz: “Eubako Seminarioan gaztetasun betean bizi izan zuten hasierako esperientzia. Han ezagutu zituzten Pasiotar Ahizpa italiarrak, prailegai gazteak eta pasiotar erlijiosoak zaintzera etorriak. Han denboraldi laburra eman zuten, handik Italiara aldatu ziren italiar gazte batzuekin heziketaldia hasteko asmoz”.

50. urtean Jaunari leialki erantzutea gertaera goralgarria da Erlijiosa Bizitzaren barruan. Aintzat hartzen, eskertzen, ospatzen eta elkarbanatzen jakin behar dugun oparia.

Emandako BAI zabala berriztatzean, ospatzaileak ahizpa talde eder batek lagunduta egon ziren, aurretiaz Probintziako Asanbladan egonak, senideak, adiskideak eta parrokiako elkartea tarteko zirela.

Pia Mercedes Mendiguren ahizpak, lauren izenean, onartu zituzten Kongregazioari eskerrona agertu zion, maitasunez hartu eta Maria Magdalena Frescobaldi sortzailearen karismaz aberastu zituztelako; baita eskertu zituen bide luzean barrena lagundu zien guztiei: Pasiotar Ahizpak, Pasiotar erlijiosoak, beren familiak, lagunak eta parrokiako elkartea.

“Jauna da nire indarra eta nire poza”.

Egun eta ospakizun honen ORAIGARRI bezala Nigeriako ETXEBIZITZA egitasmoa bultzatuko da.

Ospakizun honetako argazki batzuek ikustea nahi badituzu >>>sakatu HEMEN<<<.

OHARRA: Pasiotar Ahizpen ezaupide gehiago nahi baduzu: >>>sakatu HEMEN<<<

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue