Orue - Eubako Albisteak

Ikasle ohien topaketa Euban - 2013

Data: 2013 / 11 / 29

Peruko PASIOTARREN MISIOEN aurreneko MENDEURRENA dela eta ikasle ohien topaketa Euban.

Pasiotar Seminario aldiko 80 ikasle ohiak Euban ospatu zuten topaketa, Peruko PASIOTARREN MISIOEN aurreneko MENDEURRENAREN ospakizunaren pozetan bilduta (1913-2013).

Antolatutako egitarauari jarraituz, hasiera bertatik, elkartutakoen artean giro goxoa sumatu zen, antzinako lagunekin topo egiteaz, baita Topaketaren eraginez ere.

Argazki erakusketa, Pasiotarren Misioak eta Gabiria eta Eubako gorabeherak gogoratuz, harrera ezinhobea izan zuen, taldeka antolatu zen argazki erakusketan beraiek eta beren lagunak aurkitzean.

Ondoren, Eukaristiaren ospakizuna parrokiako elizan, eta jarraian, hirutariko kideen saiakera eragingarria erlijioso eta ikasle ohien kontura: benetan samurra eta hunkigarria, bai bertan entzundakoagatik, bai partekide izan zirenen saiakeragatik.

Bazkariak, Ikastolako jantokian antolatua, txapel zoragarria erantsi zion eguneko jaialdiari. Azkenaldian, ezin huts egin argazki-orduak, Topaketaren oroigarritzat.

Hauxe duzu LABURPEN xume bezain xarmagarria, gure Adiskide eta Laguntzaileoi eskaintzen dizueguna.

Topaketa honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue