Pasiotar Familiaren albisteak

Martin Elorza Legaristi gotzaina

Data: 2014 / 05 / 22

Hunkigarria da maila honetako gizaki, erlijioso eta sinistedun bat aurkitzea! Albiste honen protagonista, hori eta gehiago da.

MARTIN ELORZA LEGARISTI GOTZAINA
(Elgeta 1899 - Lima 1966)

Guretzat pozgarri da eta, nola ez, jakitera ematen dizkizuegu eta gure eskuetara iritsi zaizkigun hainbeste eta hainbeste argibide eskaini ere bai. Gehiago badator... ziur egon, oso pozik bidaliko dizkizuegula.

Eskaintzen dugun MATERIAL hau (erdaraz eta euskaraz) Martin Elorza Gotzainaren kalitateaz jabetzeko nahiko izango dela, ziur nago; Euskal Herriko seme, geure lurrekoa izanik, datorren ekainaren 8an OMENALDIA eskainiko diote Elgetan (Gipuzkoan) bere jaioterrian.

Gure zorionik beroena Pasiotar Familia osoari, Elgeta herri osoari, Peru aldeko Pasiotar Familia Misiolari zabalari, gure bihotzeko Adiskide guztiei (Pasiotar ikasle ohiei eta ospakizun honen inguruan mugitu diren guztiei) eta Moyobamba-ko Preladutzako pertsona guztiei, eta beren bizitzako zatirik onena horretan eman duten hainbeste eta hainbeste anai-arrebei, hain zuzen ere, Martin Elorza Gotzainaren testigantzaren argitan... Bihotz beteko ZORIONAK guztiei, eta Martin zintzoak jarrai dezala Misiogintza BEDEINKATZEN, batez ere, berak hasitako Misio lurraldea.

Gure eskuartean dugun material guztia bidaltzen dizuegu eta Ospakizunaren ondoren, bertako berrien jakitun jarriko zaituztegu.

Informazio gehiagorako:
Triptikoa irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue