Orue - Eubako Albisteak

Aita Ferinen apaizgintzako Urrezko Eztaiak

Data: 2014 / 08 / 18

Bakoitzak egiten ditu bere AUKERAK eta bere BIDEAK, bizitzako gertaerak ospatzeko.

Beste askotan bezala, badira pertsona batzuek beren burua erakustera jotzen dutenak nola edo hala. Badira beste batzuek, ordea, “gorde-gordeka” jokatzen dutenak, inork igarri gabe. Izan ere, bakoitzak egiten ditu bere AUKERAK eta bere BIDEAK, bizitzako gertaerak ospatzeko, bere ERARA.

Holakoren bat gertatu zaigu AITA FERMINekin. Gertaerak berak hori eta gehiago merezi zuen: bere apaizgintzako 50 urte izan dira. Gertaera zoragarria benetan! Baina berak LAGUNARTETXOAN ospatu nahi izan du, beretarren artean, bere Elkartean, besterik gabe. Hauxe ospatu zuten Euba-Oruen 2014ko abuztuaren 2an.

Goizeko Eukaristia “JESUKRISTO APAIZ NAGUSI ETA BETIKOAREN” jaiegunekoa, bere bizitzaren ispilu eta eredu. Den-dena isilean eta xumetasunean. Ondoren... “bestelako” ospakizuna elkarteko mahai inguruan. Ez gutxi ere!

Gure ZORIONIK beroenak bere 50 urteengatik, baita bere ospatzeko aukeragatik, gaurko mundu zaratatsu honen erdian. ESKERRAK euskararen eta euskal kulturaren alde egindako guztiagatik, hain barruan darama eraman ere ta... Eta “Bidean.net” webgunetik gure eskerronik beroena, bera izan da “akulari” hasieratik euskal ekintza honetan eta gaur ere ez digu baketan uzten.

ESKERRIK ASKO denagatik, Aita Fermin! Hau eta beste askogatik. EKIN, arren!



A. Martzelek abestutako bertsoak irakurtzeko.

A_Fermin_Urrezko_Ezteguetan-Bertsoak.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue