Pasiotar Familiaren albisteak

50 urtean Jaunagazko leialtasuna

Data: 2014 / 10 / 03

MĒ Pilar Iturralde, MĒ Begoņa Mallea, Fatima Bastarretxea eta Concepcion Bengoetxearen, Jaunarekiko 50 urteko leialtasuna ospatu genuen.

2014.urteko abuztuaren 15an, ANDRE MARIAREN JASOKUNDE festaburuan, Pasiotar lau Ahizpak: MĒ Pilar Iturralde, MĒ Begoņa Mallea, Fatima Bastarretxea eta Concepcion Bengoetxearen, Jaunarekiko 50 urteko leialtasuna ospatu genuen.

Erlijiosa Profesako Urrezko Ezteiak garrantzi handiko gertaera da edozein pertsonaren bizitzan: onartzeko, txastatzeko, eskertzeko, ospatzeko eta elkarbanatzeko opari ederra benetan.

Esker onezko Eukaristia Orue-Euban (Bizkaian) ospatu zen, Pasiotar erlijiosoen parrokian. A. Martzel Andrinua izan zen ospakizun buru, berarekin meza-emaile banaka bat zuela. Eztei-ospatzaileak Probintziako Ahizpa eta senide izan zituzten lagun.

Gertaera honen Ahizpa protagonistak -Pilar, Begoņa, Fatima eta Concepcion- orain 50 urte emandako “BAIETZA” berritu zuten eskerrik beroenak emanez. "Eskerrak, Jauna, gure gurasoengatik, sinesmen dohaingatik, bizitza eta Pasiotar bokazio dohainengatik; hainbeste pertsona, gertaera, zerbitzu eta eskaintzengatik; eta hau dena, Jauna, zure neurriz gaineko maitasuna eta gure Ahizpen, gure familien eta konta ezin ahalako lagun zintzoen maitasun eta laguntzei esker bizi izan dugu, gure bokazio-bidekolagun beraiek izan baititugu".

Eukaristi ospakizuna burutu ondoren, mahi inguruan elkartu ginen, bazkalondoa jai giro gozo eta luze batez osatuz.

AGURRA - OSPAKIZUNAREN AMAIERA

Fatima, Kontze, Begoņa, Pilar
laukotearen izenak,
Jaunak noraino jaso dituan
munduarentzat azkenak.
Harrigarriak egin ohi ditu
Jaungoikoaren ahalmenak,
Mariarekin bat eginda gaur
Jainkoari goralpenak,
eta laukote maite honeri
gaur txalorik beroenak.

Ospakizun honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

OHARRA

Hona hemen, (alboko artxibo bakoitzean), Ospakizun horretako atal bete-betea eta pertsonala. Halako “elkarrizketa” antzeko bat izan zen meza-emailearen eta Ahizpa bakoitzaren artean, beren TESTIGANTZA PERTSONALA eskainiz. Entzundako moduan eskaintzen dizuegu. Jaso ditzagun eta isilean gorde bihotzean. ESKERRAK zuen testigantzagatik.

- Begoņa

- Fatima

- Kontze

- Pilar

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue