Orue - Eubako Albisteak

Gurutzeko San Pauloren jaia - 2014

Data: 2014 / 10 / 28

Pasa den 2014ko urriaren 19an, senitarte giroko gertaera batek batu zituen Orue-Eubako Pasiotar Elkartea, Parrokiako kristau jendea eta Elkartearen ekintzetan eta hainbat lan arazoetan elkarlanean jokatzen duen jende batzuek.

Orue-Eubako Pasiotar Elkartearen senitarte giroko gertaera bat, Parrokiako kristau jendearekin eta Elkartearen ekintzetan eta hainbat lan arazoetan elkarlanean jokatzen duten batzuekin. Adiskidetasunezko giro goxoan. Eukaristiako ospakizunean elkartuta, musika eta abesti ederrez gozatuz, baita geroago mahaikide ugariz eta anaikorrez osatuz.

Igandeko Eukaristia jaigiro alaian ospatu genuen, Gurutzeko San Pauloren irudia goralduz, Pasiotarren sortzailea denez eta gaur ere baliozko den bere mezua eta Misioa azpimarratuz. Horrez gainera, DOMUND Eguna zen, eta bere misiolari alderdia eta bertako ekintza eta bere ekintzazko solidaritza sendoa aurrean jarriz.

Eta egunak eta jai bereziak merezi zutenez, ospakizun bizia izan zen, Orue-Eubako Parrokiako Koruari eta Gasteizko “ARANTZABELAKO”, izen bereko ikastolako umeen guraso eta irakasleak sortutako Abesbatzari esker, guztiongan ahogozo asegarria dastatzera emanez.

Eukaristiako ospakizunaren ondoren, “Arantzabelako Abesbatzaren” ekitaldia eskaini ziguten, euskal giroko abesti ederrez osatua, baita Gasteiz eta Araba aldeko banaka bat tartekatuz. Zoragarrizko “bitxia” halako ospakizunaren goralgarritzat.

Kontzertuaren ondoren, partekide guzientzat luntxa izan genuen. Sekulako giro gozo eta alaian. Merezi izan zuen!

Pasiotar Elkartearen jatokian anaiarteko bazkari ederra izan genuen, Elkartearen eta bere hurbileko lankideen arteko hartemanak sendotuz, ospakizun esanguratsu honen bidez.

ESKERRAK guztioi zuen laguntzagatik eta Gurutzeko San Paulok, orain arte bezala, bedeinka gaitzala ospakizun honetan parte hartu eta gozatu genuen guztiok. Benetan ospakizun xumea baina anaikorra. Eskerrik asko!

Ospakizun honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue