Pasiotar Familiaren albisteak

Pasiotar Ahizpen 2. mendeurrena

Data: 2015 / 03 / 27

San Paulo Gurutzekoaren Pasiotar Ahizpak. Sortu zeneko 2. mendeurrena (1815-2015)

Pasiotar Familia zorionez sentitzen da. Oraingoz, San Paulo Gurutzekoaren PASIOTAR AHIZPAK direla-eta.

Beraiek dira sortu zireneko 200. urtea betetzen ari direnak (1815-2015): hainbeste gorabeheraz betetako HISTORIA oso bat gogoratuz, batez ere, beren zerbitzu gozo eta emankorra, era askotako ekintzaz munduaren zabal luzean.

Hona hemen, ospakizun hau dela-eta, Nagusi Jeneralak bere Ahizpei zuzendutako “KONGREGAZIOARI MEZUA” (hor eskaintzen dizuegu triptikoa gaztelaniaz). Gogoko egin zaigu proposatzen diguna, baita ere pozik onartzen dugu, urtean zehar (2015ko martxoaren 15tik 2016ko martxoaren 17ra) burutuko dituzten OSPAKETAK.

Gure zorionik beroenak FAMILIARI, era berean bihotzez zorionak Ahizpekin batera ospakizun horietan parte hartuko duten ADISKIDEEI.

Ospakizun honen eraginez, Mendeurren zoriontsua eta berrikuntza onuragarria opa dizkizuegu.

OHARRA: albiste gehiago ezagutzea, Pasiotar Ahizpen ekintzak jarraitzea edo ospakizun honen argazkiak ikustea nahi duzuenoi, beraien webgunera (italieraz) joateko aukera eskaintzen dizuegu. Horretarako sakatu HEMEN.

2_Cent_HH_Pasionistas.doc

Mensaje_a_Congregacion.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue