Pasiotar Familiaren albisteak

Ilber Salcedo - Betiko Profesa

Data: 2015 / 03 / 30

"HEMEN NATOR ZURE NAHIA EGITEKO"

Ilber Alexánder Salcedo Velasquez c. p., Betiko Profesa

2015ko martxoak 7 • Nekaldiaren Parrokia • San Felizisimo • Pasiotar Elkartea • Deustu-Bilbo (Bizkaia)

BIDE BATEKO GORABEHERAK

Ilber Alexánder Salcedo Velasquez 1988ko abuztuaren 10an jaio zen Zipaquirá-n, Colombia-ko udalerrian, Bogota-tik 48 kilometro ingurura dagoen Sabana Centro probintzian. Hiru anai ditu. Ilber da hiruretatik nagusia.

17 urteko zela, 2005ean, Elizbarrutiko seminarioan sartu zen. Baina bere eginezina ez zen baretu elizbarrutiko seminarioko prozesuan. Erlijioso bizitza ezagutzen hasi zen. 2006ren erdian, Cajica-ko Pasiotar Elkartearen atean deitu zuen.

2007ko otsailaren 11an Pasiotarren Postulantaduan sartu zen, beste bost lagunekin batera. Bogotan hasi zituen bere filosofia eta teologiako ikasketak.

2009. urtean ikasketak eten eta Nobiziaduko urtea hasi zuen, Chasica-n (Perú). Eta urte betean Pasiotarren espiritualitatean gogo beroz bizi ondoren, 2010. urteko urtarrilaren 2an egin zuen profesa.

Aurrera daramatza bere ikasketak, pastoraltzako lanekin tartekatuz. Era berean, 2011. urtean hasitako Erizaintzako ikasketak 2013an urtean burutu zituen.

2014. urtean Bilbo-ra, Deustu-ko Pasiotarren Elkartera bidalia izan zen, Probintziako gaixoen Egoitzara erlijioso Nagusi eta gaixoen erizain.

2015. urteko martxoaren 7an BETIKO PROFESA ospatzen du Pasiotarren Familiaren barruan. Bilbo-n, Deustu-ko Elkartean izan zen.

Gaurkoz egoitzako erlijiosoen erizaintzaren arduradun da, aurretiaz beraiek misiolari bezala Colombia-ko hainbat lurraldeetan beren bizitzako urterik onenak eman zituzten bezala.

Elkarteko Erizaintzarekin batera Bilbo-ko Elizbarrutian Etorkinen aldeko Pastoraltzan elkarlanean partekide da.


GURE AGURRA ETA... ZORIONAK

Bidean webgunetik eta bere hurbileko lagunekin bat eginda, bihotzez gure ZORION AGURRA bidaltzen diogu eta berarekin pozten gara, bere bizitzarako BEDEINKAPEN berezi bat eskatuz, oraindik gaztea izanik, ABENTURA zoragarri eta esanguratsuetara zabalik. ZORIONAK, Ilber!


Ospakizun honetako argazki batzuk ikustea nahi izanez gero, >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue