Orue - Eubako Albisteak

Amorebieta: ERLIJIOSA eta ERLIJIOSOEN topaketa

Data: 2015 / 05 / 19

Aurten BIZITZA SAGARATUAREN URTEA ospatzen dugularik, Amorebieta-Etxanoko erlijioso elkarte ezberdinak elkartzeko aukera aprobetxatu dugu.

Horretara bultzatzen gaitu Erromako Aita Frantziskok bere gutunean: “Ordena ezberdinetako elkarteen arteko topaketa batzuek antolatzeko, elkar ezagutu eta elkarren arteko karismak sendotu eta aberasteko aukera izan daitekelako”.

Gonbite hau aintzat hartuz, maiatzaren 9an, Karmelitak eta Pasionistak (bost elkarte txiki gara), Zornotzako Ahizpa Karmeliten elizan elkartu ginen; 21 erlijioso-a eta parrokiako bi Apaizak. Eguneko bezperak errezatu genituen.

Gogoeta Santa Teresari buruz izan zen bere jaiotzako 500gn urtea dela ta; benetako “ur bizia” dagoen iturria bilatu eta hara joateko deia luzatu zitzaigun.

Jai giro ederrean, Ahizpak prestatutako luntxa izan genuen.

Lehenbizikoa egin dugu, baina zerbait gehiago egiteko ideia eta gogoa ere agertu ziren: urtean zehar eliz arduraz ari diren laikoekin (batez ere, Pastoral barruti honetan erlijiosoen inguruan dabiltzan laikoen Mobimentuetako laikoekin) antzerako otoitzaldi edo topaketaren bat antolatzeko. Gogoan hartzekoa da.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue