Pasiotar Familiaren albisteak

PASIOTAR LAGUNAK: 2015eko Topaketa

Data: 2015 / 07 / 09

2015eko ekainaren 20a: "Pasiotar Lagunak" Angoston elkartu ziren.

Ekainaren 20an, Gabiria, Euba, Angosto, Tafalla, Urretxu…. eta beste toki batzuetatik pasatutako “PASIOTAR LAGUNEN” bilera, egun pasa izan dugu. Goizeko 11ak aldera, berrogeita hamar bat elkartu gera Angostoko plazan. Aterpetxera hurbildu eta hamaikatakoa egin dugu.

Ondoren, Elizara joan gera otoitzalditxo bat egitera. Hemen, denon artean LANDARETXO bat, gorosti bat, landatu dugu; denok parte hartu dugu esku-bete lur botaz. Landaretxo hau, “Pasiotar lagunen” elkarte hau, denon artean zaintzeko konpromisoa hartu dugu.

Argazki erakusketa bat ere izan dugu (Eskerrik asko Jose Antonio Urteaga!) eta inguruaz gozatzeko eta kontu zaharrak eguneratzeko denbora. Bazkaria primeran eta bazkalondoa prisa gabekoa. Egun eder bat pasatu dugu. Hurrengoa, sorrerako 60gn urtea dela-ta, Orue-Euban tokatzen zaigu; 2016an izango da.

Hona hemen Angoston egondako baten testigantza: “Egun osoa ongi joan dela deritzat nik neronek ere. Horrelako egunak horretarako aprobetxatu behar dira: lagunartean berriketan egiteko. Presarik gabe. Gustura egon gera…”.

Jabier Armendarizi ESKERRAK eman dizkiot bere agurrean ikasle ohiak benetan Pasiotarren Familiako kidetzat hartu gaituelako. Gutxi gora-behera nik jaso izan dudan mezua eta nire kautan oso inportantea: “...En aquellos tiempos, cuando algunos salían (?) de la Institución Pasionista, se abandonaba cada uno a su suerte, desmembrado... ¡y no lo hicimos bien! Todos seguimos siendo miembros de la Familia Pasionista...”. ESKERRIK ASKO, Jabier.

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue