Pasiotar Familiaren albisteak

Nekaldiko parrokia: 50 urte

Data: 2015 / 09 / 26

Bilbon, Deustuko Nekaldiko parrokiaren 50. urteurrena.

Deustu-Bilbotik bidali diguten albiste hau pozik jaso dugu eta atsegin handiz jakitera ematen dugu.

Gure ZORIONAK Nekaldiko Parrokiako Kristau Elkarte osoari (San Felicisimo) eta Deustuko Pasiotar Elkarteari gertaera hau dela-eta, izan ere, esanahi handikoa da. Zenbat une berezi eta gogo betean bizi izandakoak!

Eta “historia” hau guztiok gertu-gertutik ezagutu ahal dezazuen, Jaunaren Nekaldiko Parrokia hau jaso zeneko “AGIRIA” eskaintzen dizuegu eta baita elkarte honexek berak “REDENCIÓN” aldizkarian argitaratu-berri duen artikulu bat ere, gaur egungo parrokoak, Aita Romanek, bildutako gogoetak eskainiz; bertan dakar ospakizun hau nola planteatuta daukaten; horrez gainera, gaur bertan Elkarteak eta Laguntzaileak eskuartean dituzten pastoral ekintza bereziak.

Bidean webgunetik gure eskerronik beroenak ospakizun honetako gora-behera guztiak eskaintzeagatik; egon ere, seguru gaude gogoko izango zaiela albiste hau gure “iturrira” hurbiltzen diren guztiei.

Bihotzez, ESKERRIK ASKO!

Acta_Ereccion_Parroquia.doc

50_Parroquia_La_Pasion_del_Senor.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue