Orue - Eubako Albisteak

2015-09-12: Pasiotarren Lagunak

Data: 2015 / 09 / 26

2015eto irailaren 12an ospatutako PASIOTAR LAGUNEN Kultur Elkartearen AGIRIA.

Orue-Eubako Ikasle Ohien Elkartearen azken batzarreko AGIRIA eskuartera iritsi zaigu. Eta, gure partetik, eskerrik beroenak guregana jo duzuelako bere zabalkunderako. Era berean, gure “komunikabide” hau eskaintzen dizuegu erabili ahal dezazuen gure webgune honen dinamikaren barruan.

Agiri horren laburpena egin dugu: alde batetik ANGOSTON oraintsu ospatutako TOPAKETAREN ebaluaketa, joan den ekainean; eta, bestetik, PROPOSAMEN berri bat: Euba-Orueko Seminarioa martxan jarri zeneko 60. Urteurrenaren ospakizuna; zalantzarik gabe, hainbeste on egindakoa.

Gure webgunera hurbilzen denen batek “txokotxo” hau, -gutariko askorentzat gogo-gogokoa-, gehiago ezagutu nahi balu, gogoan hartu ohartxo hau: Webgune honetan, Orue-Eubako sailean, hainbeste baliabide aurkitu ahal izango dituzue, bai idatziz edota Aurkezpen eran (Powerpoint).

Gure agurrik anaikorrena eta gure eskerrona hemen gaur eskaintzen ditugun datuak eskaini dizkigun Batzordeari.

Eta bukatu baino lehen, horra gure telefonoaren zenbakia eta Elkarteko Arduradunaren izena, informazio zuzena eta pertsonala nahi izan ezkero: Jabi Jaio; telefonoa: 656 28 21 62.

2015-09-12_Acta.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue