Pasiotar Familiaren albisteak

Ahizpa Pasiotarren XIII. Kapitulu Probintziala

Data: 2015 / 10 / 02

Ahizpa Pasiotarren XIII. Kapitulu Probintziala. Espainia eta Portugal. 2015eko urriaren 9tik 11ra. Leloa: "Bidean... samaritar bat kalean".

Aurtengo martxoan, albiste barri on bat eskaintzen genizuen: San Paulo Gurutzekoaren Ahizpa Pasiotarren Kongregazioa sortu zeneko 2. Mendeurrenaren ospakizuna. Hori guztiontzat pozgarri izan zen eta zoriontzekoa.

Gaurko honetan, beste albiste esanguratsu bat ere eskaintzen digute Ahizpa Pasiotarrok: PROBINTZIAKO KAPITULUAREN ospakizuna. Izan ere, erlijiosen bizitzarako goi-mailako topaketa esanguratsua da. Seguru asko, Ahizpak giro horretan ospatuko dute, eta guk ere haiekin bat egiten dugu.

“Bidean” webgunetik gure adiskide guztiak gonbidatzen zaituztegu ospakizun hau gogoan izan dezazuen eta Familia honenganako hurbiltasunez. Jesusen Espiritua izan dezatela lagun ospakizun berezi honetan.

Gaurkoz, beraiek bidalitako MATERIAL xume hau eskaintzen dizuegu ondoren etorriko diren guztien aurrekari bezala:

- KAPITULUAREN AURKEZPENA, bere goiburu eta datu xume batzuek lagun.

- Eta ospakizun berezi batera GONBIDAPEN eta guzti, jakina, Kapitulu ondoren, Familiaren bizitza eta historiaren 200. urteurrena dela-eta. Eta horrez gainera, Familiako Ahizpa batzuen profesako 25 eta 50 urtemugak ospatzeko.

Gure zorionik beroena ospakizun pozgarri eta zoragarri hauengatik. Guztiak ONGI BAINO HOBEKI atera bekizue, eta ospatu ondoren, ospakizunaren berri zehatza jasoko duzue. Zuen berrien zain gelditzen gara.

XIII_Cap_Prov-Provincia_Inmaculada.doc

HH_Pasionistas-Cap_Prov-Invitacion.doc

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue