Pasiotar Familiaren albisteak

2015 Pasiotar erlijiosoen topaketa

Data: 2015 / 10 / 09

2015eko irailaren 21etik 23ra, Peñafielen, Pasiotar erlijiosoak topaketa egin zuten.

Alderdi Iberikoan, hiru Probintzi izandakoak, bat egin gara. Gure artean ezagutzen joateko, egun berezi batzuk antolatzen ditugu, batez ere Asanblada eta “egun-pasak”. Azkenengoa Peñafiel eta Avilan izan dugu. Irailaren 21ean, Elkarte ezberdinetako 42 erlijioso, Peñafielen elkartu ginen. Elkar ezagutzen joateko, dinamika batekin hasi ginen; ondoren, otoitz alditxo bat, atsedena eta afaria.

Hurrengo egunean, Avilara joan ginen autobusean. “Edades del hombre” ikusi eta Concepcionistan eleizan otoitzaldia, Santa Teresa eta Paulo Kurutzekoa gogoan izanik.

Elkarrekin bazkaldu eta afaltzeko berriro ere Peñafielera.

Konbibentzia oso ondo prestatua, denok gustura eta harremanak sendotzeko aukera ederra. Eskerrikasko antolatzaileei eta parte hartu dugun guztioi.

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue