Pasiotar Familiaren albisteak

Ahizpa Pasiotarrak: Kapitulu Probintziala eta ospakizunak

Data: 2015 / 10 / 22

XIII. Kapitulu Probintziala. Probintzial berria eta Kontseilua. Urrezko eta Zilarrezko Ezteien ospakizunak.

Joan den urriaren hasieran, San Paulo Gurutzekoaren AHIZPA PASIOTARRAK ospatu behar zuten Probintziako Kapituluaren berri eman genizuen. Gaur ospakizun horren zehaztasunak zuekin elkar banatzea nahi dugu, gure webgune (bidean.net) honetako Adiskideoi.

Eta, egin ere, gustura egiten dugu. Eta ez gero topaketa horretan bizi izan dugunaren LABURPENTXO bat; Erlijiosoentzat horrelako gertaera batek duen garrantzia gogotan hartuta, orduan bizi izandako zertzelada banaka bat ere bai, eta baita bestelako ospakizun berezi bezain eder batzuek ere.

Ospakizunaren LABURPEN bat bidali digute eta berau eskaintzen dizuegu, horrela guztiok gero eta gehiago bat egin dezagun FAMILIA honen pozetan. Guk aukera berezia izan dugu Ospakizun berezi eta esanguratsu batzuetan partekide izateko, eta hauxe da orain zuenganaino helarazi nahi duguna, hor poztasun handiz bizi izan duguna Pasiotar Familiarekin batera.

Gure ZORIONIK beroenak Ahizpa Pasiotarrei bizi eta ospatu duten guztiagatik, eta bultzakadarik gozoena ondorengo urteetan Elkarteak gidatzeko MISIOA hartu dutenei, izango dituen ERRONKA berriei erantzuteko orduan.

Jaungoikoak bedeinka ditzala Ahizpa Pasiotarrak beren ibilbidearen aldi berri honetan.

Topaketako hauetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

HHnas_Pasionistas-Informaciones.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue