Orue - Eubako Albisteak

BIDEAN... bidean doa

Data: 2015 / 12 / 11

Argibide honek HELBURU xume bat dauka, baina bizi-bizia: gure webgunearen “aurrera-bidea” begi argiz ikusten duzuenokin KONPARTITZEA.

Ez dauka, inondik inora ere, helburutzat “hemen gara gu” agertzea. Bai zera! Hauxe besterik ez, “Bidean” webgunearen inguruan Familia bat osatzen dugunoi eragiten digun zerbait KONPARTITZEA.

Egun hauetan betetzen dira 10 urte BIDE honen “abentura” hasi genuela. Ordutik webgune mundua asko aldatu da, egiten ziren eskaintzetan, batez ere. Orduantxe bertan, guk klabe jakin batzuen barruan KOKATU ginen: gaztelaniaz eta euskaraz (Bizkaieraz eta Batueraz); baliabide egokiak sortuz, gure ustez: Jaunaren Hitza, bere ulermen eta guzti, oinarritzat hartuta; otoitz-bizitzarako aukerak eskainiz gure kultur giroan; eta, hori dena, gaur eta hemen kristau konpromiso baterako eragingarri bezala.

Hauxe izan da gure ahalegina hasieratik. Eta, gainera, bide berdinetik jarraitzeko gogo beroz gaude: DOHANTASUN osoz jarraitu nahi dugu (hauxe izan da hasieratik gure webgunearen jokabidea); baina gure aldetiko AHALEGIN OSOA jarriz, gure eskaintza LAGUNGARRI izan dakizuen gure materialak erabileran zuen lanbiderako, bai pastoral eta bai katekesia eta ospakizun jardunaldietan.

Horregatik, gaur EGIZKO DATU batzuek eskaini nahi dizkizuegu, orain arte EGINDAKO BIDEA erakutsiz, zuekin batera egindako bidea. Gogoetarako datuak izan daitezke eta, era batera, “abentura” honen muineko konpromisoak BERRITZERA eramango gaituzte, “Bidean” webgunera, hain zuzen. Hauxe da eskaintzen duguna, apaltasunez, ALBOKO ARTXIBOAN.

ESKERRIK ASKO guztioi, eta Biziaren Jaungoikoak eman dezaigula BIZIA eskaintzen jarraitzeko oparia eta “BIDEA EGITEN JARRAITZEKO”... aukera. Azken batean, hauxe esan nahi du “Bidean” = “Bidean”.

2014-2015-Resumen_web.pdf

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue