Pasiotar Familiaren albisteak

II. Kapitulu Probintziala SCOR

Data: 2017 / 06 / 07

Panama 2017: Jesukristo maitasun pasioa

Gure Pasiotar izatea sakontzen joateko, SCOR deritzan Probintziak (Euskadi, Espainia eta Hegoamerika), Ekainaren 19tik 30ra, geure 2gn Kapitulu Probintziala izango dugu.

Orain dela 4 urte, Perun izan genuen lehen Kapitulua eta oraingoan ere, Hegoamerikan egitea erabaki dugu: PANAMAN izango da kasu honetan.

Panamako Kapitulua, gure gaurko Pasiotar IZATEAZ jabetu eta BIDE BERRIAK bilatzeko graziazko denbora izango dela uste dugu. Jarraipenaren deia entzun eta erantzuten jarraitu. Honek, ORAINA konfiantzaz bizitzera eta GEROA itxaropenez begiratzera eramango gaitu. Gure bizitza eta misioa gaurkotzen joan behar gara.

“JESUKRISTO MAITASUN PASIOA”: Gurutzeratuak beragan konfiantza jartzera eta bere maitasunari erantzutera dei egiten digu.

Batzarkideen nondik-norakoak:

1. Bilera honetan parte hartuko dutenak toki ezberdinetatik elkartzen dira. Hona hemen detaile batzuk, Kapituluan parte hartuko dutenak nondik doazen ikusteko:

- 2 Erromatik: Jenerala eta bere Kontseilari bat
- 6 Oraingo Probintzia-buruko kideak
- 3 Hezitzaileak: nobizioen Maisua eta gazteen laguntzaile bi
- 22 Aukeratutako ordezkariak
- 9 konbidatuak (arrazoi ezberdinak)
- 2 Kongregazioko begirale bi.

2. Hona hemen Kapituluan parte hartzen duten Erlijiosoen jatorriak eta nazioak:

- Erromatik: Aita Jenerala eta Kontseilari bat
- Bolivia
- Chile
- Peru
- Espainia
- Colombia
- Ecuador
- Panama
- Venezuela
- Cuba
- Guatemala
- El Salvador
- Honduras
- Mexico.

Jesusen Espirituak lagundu gaitzala Pasiotar Familia bezala bizitzen eta Gurutzeratuaren testigu izaten gaur eta hemen, gauden nazio guztietan. Anaitasunean eta otoitzean bat egiten dugu.

Oharra: Kapituluko BERRIAK jakiteko, hara hemen bi toki eta zuzenbideak:

- WORDPRESS

- BLOGSPOT

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue