Pasiotar Familiaren albisteak

2017 BIZIAN GORA ARANTZAZUN

Data: 2017 / 06 / 22

Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Arantzazuko “txokoan”, 30 lagunek han bizi izan genuen ESPERIENTZIA ZORAGARRIA izan da.

Bai, jaunak, BIZIAN GORAko anai-arreba nagusiak ez gaude geldi. Barrua bero sentitzean, sarri egarri. Eta horretarako mendi goietako iturri freskagarri gozoetan edan behar.

Edan… bai gustura edan ere! Han bizi izandako kristau esperientzia ez da diruz ez bestelakoz ordaintzen. Jesus gure Lagun handiak ematen duen betekada ez dezake beste inork eman.

Maiatzaren 29tik ekainaren 2ra, Arantzazuko “txokoan”, 30 lagunek han bizi izan genuen ESPERIENTZIA ZORAGARRIA izan da. Bertan sarri gure artean erabilitako aletxo gozo batzuek eskaintzen dizkizugu: “Lehenago hau jakin izan banu…”, “Gure parrokietan jubilatuak honen berri jasoko balute…”.

Eskerrak emanez, kanta eta kanta jardun dugu: “MAITATUA NAIZ! MAITATZEKO NAIZ! MAITE ZAITUT”. Hiru sorta bedeinkatu hauetan bildu genuen dena: “Uste genuen baino maiteago gaitu Jesus Jaunak”; “Uste genuen baino askoz gehiago balio dugu”; “Uste genuen baino gehiago ahal dugu”. Bai dela egi handia honako hau: “Zahartzea beharrezkoa da, baina haztea borondatezkoa”.

BIZIAN GORA hauxe da: gorputzez beherantz goazen orduan, barruz eta espirituz gorantz egitea. Hau bai dela doaneko loteria, maitezko miraria!

OHARRAK:

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden argazkiak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue