Pasiotar Familiaren albisteak

2017 - Elkarlaguntza

Data: 2017 / 06 / 26

BIZIAN GORAk horrela osatzen eta ospatzen du bere urteroko egun handia.

Bai, “ALKARLAGUNTZA”, hauxe da Jesusek Aitagandik ekarri digun salbamen bidea eta Jesusek egindako eta agindutako jarraibidea. Izen eder honi erantzutea da BIZIAN GORA Eliz Mobimentuaren eginbeharra. Jaungoikoa Bera ere holakoren bat da, antza: Hirutan bat, maitasunezko batasuna. Hauxe da Jesusen egintza eta irakatsi guztien muina.

BIZIAN GORAk ere horrela osatzen eta ospatzen du bere urteroko egun handia. Aurten ehun eta hogeita hamar inguru izan gara, eta beste hainbeste gaixoz edo etorri ezinean gelditu direnak.

Bezperatik nolako ahaleginak Juntakoak eta beste lagun zintzo batzuek eliza lorez eta dotorez janzten! Goizeko hamaikak aldera handikoz-hemendikoz bete zen. Urte guztiko ahaleginak eta iritsitako fruituak eskaini genizkion Jaunari, Ama Maria lagun hartuta. Ordu betetik gora jardun ginen kantu eta otoitz, eta jendea ezin aspertu. 30 lagunek gutxienez parte hartu zuten beste guztien izenean.

Eta Eukaristia mahaikoa hain gozo betegarri izan bazen, Lauaxeta Ikastolako jantokian a zer nolako mahaikada! Ondorengo kantu-aldia eta berriketaldia ez zen izan gutxiagorako. Nahiko ardura hortzei beren lekuan eusten ere… Kurtsoa guztiak ondu dutela eta pozik. Izan ere, ez da erraza bakoitzaren ahaleginak neurtzen. Dena dela, datorren urtean hobeak izateko asmotan bukatu genuen eguna. Benetan gero…!

Hor dituzu egun horretako argazki pila bat. Zu ere hortxe zaude, belarri eta guzti. Ja… ja… jai…

OHARRAK:

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden argazkiak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue