Abian dauden ekintzak

2017 - LOURDES… LOURDES… LOURDES…

Data: 2017 / 06 / 27

Lourdesen egon gera ekainaren 23tik-25-ra.

Zenbatgarrena aurten? Jarraian zuk kontatu berrogeitik gora… Batek baino gehiagok esango duzue: horrenbeste gabe ere… Bai gero? Amarengana joateko txanda noiz bukatzen da?

Eta urtero gero eta pozago. Amarenganako harreman samurraren txanda noiz bukatzen da? Umekeria dela? Ala umetasuna? Jesus bere Semeak Ebanjelioa umeentzat eta antzekoentzat dela diosku ta…

Dena dela, gu behintzat pozarren ibili gara Lourdesko Amaren inguruan ekainaren 23tik-25-ra. Aurten ere “sekretutxo” bat izan dugu ospatzeko: Ama Mariaren bizitzako “GURUTZE-BIDEA”. Egin al duzu inoiz? A nolako erakutsiak Amaren aldetik!

Hauek dira gure aurtengo Lourdesko “oroigarriak”. Ez al dira izango ate-ostean eskegita edukitzeko. Merkeak bezain osasungarriak. Eskerrik asko, Lourdesko Ama! Eta… datorren urtera arte, Jainkoak lagun. Badugu bitartean zer egin…

OHARRAK:

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

BIZIAN GORAko blogean dauden argazkiak ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue