Pasiotar Familiaren albisteak

II. Kapitulu Probintziala SCOR - Panama

Data: 2017 / 07 / 10

Zuekin KONPARTITU nahi ditugu hain berezia den gertaera honen “zehaztasun” banaka bat.

Panaman, 2017ko ekainaren 19tik 29ra

Hilaren hasieran, gertaera honen berri xumea eman genizuen eta, gaur, zuekin KONPARTITU nahi ditugu berezi bezain esanguratsu den gertaera honen “zehaztasun” banaka bat.

Izan ere, oraingo honetan badugu lekuko zuzen eta hurrekoa. Gure adiskide eta lankide zintzoa, Jabi Jaio; bera egon da Panaman, Kapituluko kide bezala. Eta… jakina ba, 13 nazioetako erlijioso anai eta lagunekin batera, gertaera horretako unerik garrantzitsuenak bildu eta eskaini dizkigu (13 nazioetan lanean ari diren anaien arteko Kapitulua izan da).

Hona hemen laburpena. Ekarpen gehiago eskuratzen bazaigu, gustura eskainiko dizkizuegu.

Bestetan bezala, argazki banaka batzuek ere hor dihoaz; gehienontzat esanguratsuenak aukeratu ditugu. Horrez gainera, bi LOTURA eskaintzen dizkizuegu. Han aurkitu ahal izango dituzue gehiago.

Asko pozten gaitu gure anai PASIOTARREN gertaera honek eta emaitza on eta ugari jaso ditzatela opa dizuegu. Bake eta poz!

OHARRAK:

Laburpena irakurri edo behera dekargatzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

Topaketako honetako argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

Kapituluko argazkiak behera deskargatzeko:

- >>>sakatu HEMEN<<<.

- >>>eta sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue