Pasiotar Familiaren albisteak

Omenaldi berezia eta biotzondokoa

Data: 2018 / 04 / 27

Karmelo Etxenagusiaren Saria Jose Angel Ubieta, Begońa Andonegi eta Aita Martzel Andrinuarentzat.

Omenaldi samur eta ongi-merezia ospatu genuen apirilaren 13an, ostiralean “FEDEA ETA KULTURAREN ARTEKO ELKARRIZKETA”, Elizbarrutiko Kultura Erakunde Mahaiak eratutako Jardunaldi berezi baten barruan; bertan egunean zehar, osagarri batzuek izan ziren Museo Sakratuaren eta Gizakundeko Elizaren ingurunean.

Aparteko une bat bizi izan genuen arratsaldean: “Karmelo Etxenagusia ohorezko aipamena”. Ehundaka lagun bildu ziren bertan. Emoziozko omenaldi hau Jose Angel Ubieta, Begońa Andonegi eta Aita Martzel Andrinua lagunen alde izan zen. Horietako bakoitzak, -ekarpen ederra benetan-, fede eta kulturaren esparruan iritsitakoa. Zalantzarik gabe, hiru lagun hauek eskaini ziguten zirraraz eta oroimenez betetako unea izan zen beraiekin elkartu ginen guztiontzat. Bakoitzak arlo honetan Elizbarrutiaren esparru bikoitz horren barruan egindako ekarpenen laburpen bat eskaini zuen.

Gertu-gertutik eta Bidean.net webgunetik agertzen dugun poz pil-pila oso berezia eta bihotzondoa izan zen. Hor dago gure anai, lagun eta adiskide Aita Martzel, Elizbarrutian han-hemen jorratu eta landutako arloak eta euskararen alde egindako ekarpenak aldean dituela; baita gure webgunearen alde egindako ekarpen ikaragarria eskainiz. Hemen eduki dugu ondoan hasieratik jo ta ke gure ekintza honetan, eta, horrez gainera, gaurkoz bere laguntza beharrezko egiten zaigu. Berarekin uztarri baten lan egiten dugunok aitortzen dugu, eta gogo argiz eta bihotz beroz diotsugu: Eskerrik asko.

Horra garbi esanda, zenbateraino izan den urte askotan bere etengabeko jardunaldia Elizbarrutiaren, Pasiotar Familiaren, Euskal gizartearen eta bere kulturaren alde; horrez gainera, -pozik eta gustura diogu-, Bidean.net gure webgunearen alde bere laguntza gogoangarria da. Horregatik, gure zorionak, gure eskerrona, bihotzondoko maitasun besarkadaz emana.

ZORIONAK, Martzel, eta MILA ESKER!


OHARRA:

Hemen eskaintzen dizuegu TOPAKETA horretan erabilitako MATERIAL batzuek.

1. Mario Iceta gotzainaren eta aurkezleen AGURRA ezagutzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

2. Aita Martzelen TESTIGANTZA irakurtzeko >>>sakatu HEMEN<<<.

3. Ospakizun osoaren BIDEOA ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

4. Ekitaldiko argazki batzuek ikusteko >>>sakatu HEMEN<<<.

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue