Orue - Eubako Albisteak

2006KO LAUAXETA SARIA Orueko Pasionisten elkarteari

Data: 2006 / 11 / 16

Bizkaiko Foru Aldundiak, bere Kulturako Sailaren bitartez 2006ko Lauaxeta Saria Orueko Pasinonisten Elkarteari ematea erabaki du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Kultura Sailaren bidez, euskararen —batez ere bizkaieraren— erabileraren sustapena, zabalkundea eta normalizazioa ditu helburuen artean.

Euskara gizartearen eremu guztietara zabaltzeko ahaleginetan, ezinbestekotzat jotzen da gizartean bertan jardutea, euskarak gizartea bera baitu garapena lortzeko berezko esparrua.

Hori gogoan izanik egokitzat hartu zen «Lauaxeta Saria» sortzea, hain zuzen ere, Bizkaian euskararen sustapenaren, zabalkundearen eta normalizazioaren alde ahalegindu eta aparteko lana egin duten pertsona fisiko edo juridikoei, irabaziak lortzeko asmorik gabeko kolektiboei edo taldeei ohorezko ezaugarri modura Bizkaiko Foru Aldundiak eskaintzen dien esker on eta aitorpen publikoaren sinbolotzat.

Izaera sinbolikoko saria da, ez baitie sarituriko pertsonei inolako diru saririk ekarriko.

Horrela, Kulturako Foru Sailaren urtarrilaren 27ko 533/2006 Foru Aginduaren bidez, «2006ko Lauaxeta Sariak» emateko oinarriak onartu ziren. Horretarako izendatutako epaimahaia urriaren 6an bildu zen eta, egindako proposamen bakarrarekin ados egonda, epaimahai horrek 2006ko saria «Orue auzoko Pasionisten Alkartea»ri ematea proposatu du.

Bizkaiko Foru Aldundia
Kulturako foru diputatua,
BELEN GREAVES BADILLO

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue