Orue - Eubako Albisteak

A. MARTZELERI OMENALDIA

Data: 2007 / 06 / 13

Aita Martzeleri omenaldi bat egin zaio Euban pasa den Ekainaren 9an bere azken liburua “Aita Martzel Bertsolari” aurkezten zelarik.

Ekitaldia mezarekin hasi zen, auditoriumean testigantza batzuekin jarraituz. Liburu berria banatu zen eta lagunarteko luntxa izan genuen. Hainbat pertsona elkartu ginen, batez ere “Bizian Gora”ko kideak.


“Aita Martzelen bitartez, batez ere, hamaikatxo bertso eder entzun izan da, eta gaur ere entzuten da, gure elizetan, plazetan, batzarretan, irratietan…” (Karmelo Etxenagusia)


“Aita Martzelek itzelezko bultzada eman dio BIZIAN GORA deritzon kristau elkartasunari. “Vida Ascendente” izeneko mugimendu ezagun hori euskaratu eta euskaldundu egin du, eta parrokia askotan sortu dira adinekoen taldeak, euren fedea aberasteko, sakontzeko eta gaurkotzeko gogo berotan…”


“Aita Martzel lagun-mina dut. Gizon gozoa: umoretsua eta atsegina” (Andoni Olea)


"Aita Martzelek birziklatzearen, gaurkotzearen eta baliozko ekintza bihurtzekoaren aldeko izan da eta bai fruitu ederrak lortu ere lortu ditu. Mañariko eta Izurtzako parrokietan honako hauek berreskuratu eta biziberritu zituen: Ohitura zahar batzuk: Santa Ageda abestea, ermitetako jaiei bizitasuna ematea, dantza taldea sortzea, Erregeen jaia berreskuratzea, euren mezua eta ikustaldia adinekoen eta gaixoen etxeetara zabalduz" (Mª Angeles Angoitia)


"Hauxe izan da bere betiko aukera: txikia, behartsua, gaixoa, edadetua... Horra hor nekazal inguruetako pastoraltza, adinekoen Bizian Gora kristau mugimendua, egoitzetako gaixoak. Hori guztia da landu eta Ebanjelioko haziz aberastu duen lurra" (Mila eta Mª Angeles)


"Familiako harremanetan euskaltzaletasuna, abertzaletasuna eta kristau eta giza baloreetan oinarritzea mamitu du" (Maria Biktoria Andrinua)

 

Argibideak

 
 
bidean@bidean.net
castellano euskera batua euskera bizkaiera orue